NOLA EGITEN DUGU?

  • Era guztietako legez kanpoko substantziak aztertzen ditugu. Horrela, konposizioa eta kontsumoa gertatu aurretik aizungarri nagusiak zein diren jakin dezakegu; informazio hori oso erabilgarria da arriskuak murrizteko.
  • Analisiak egiteko, erreaktibo kolorimetrikoen teknikak eta geruza fineko kromatografia erabiltzen dira. Prebentzio-materialak ere ematen zaizkie hurbiltzen diren pertsona guztiei.
  • Laginen konposizioa zehaztasun handiagoz ezagutzeko aukera ere badago, laborategi batera bidalita. Aukera hau Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskal Herriko Unibertsitate Publikoarekin dugun akordioari esker da. Analisi kuantitatibo horiek Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren teknika erabiliz egiten dira.

ZER INFORMAZIO MOTA EMAN DIEZADAKEZUE NIRE LAGINARI BURUZ?

Lehen esan dugun bezala, in situ egiten dugun eta une honetan kualitatiboa den analisian, hau da, esan diezazukegu zer printzipio aktibo dituen, baina ez bakoitzari buruz duen guztia. Adibidez, speed batek anfetamina eta kafeina daramatzan jakin dezakegu, baina ez dakigu bakoitzetik zenbat daraman. Datu mota hori ezagutzeko, laginak laborategira bidali behar dira.

ZENBAT BEHAR DA ANALISIA EGITEKO?

Gutxi, oso gutxi. Bai organikoentzat bai kimikoentzat erabiltzen dugun kantitatea oso txikia da. Botoi txiki baten tamainako 1/4 baino gutxiagorekin nahikoa dugu analisi kualitatibo bat egiteko.

Punto fijo Gasteiz

Todos los viernes del año, de 18:00 a 22:00hrs en Herria 88, Vitoria-Gasteiz

Gakoak

  • Anonimoa, konfidentziala eta doakoa
  • In situ analisi kualitatiboak: substantzia eta unean uneko aizuntzaile posibleak ezagutzea
  • Erabiltzaile-mota bakoitzari egokitutako esku-hartzea
  • Informazio-materialak eta arriskuak murrizteko materialak banatzea
  • Lagin-bilketa Bilbon eta Donostian. +Info: zerbitzuak@ailaket.com
Envíaselo a alguien:
Share