HELBURUAK
OROKORRA
Droga eta honen erabileraren inguruko informazioa jasotzea, babes alderdiak indartuz eta drogei lotutako arrisku kontsumoak gutxituz, arrisku murrizketarako neurriak barneratuz.
ZEHATZAK
- Substantzia psikoaktiboak erabiltzeko edo ez erabiltzeko erabakiarekin lotuta, gaitasun kritikoa sustatzea.
- Droga erabilera arduratsuaren inguruan erabakiak hartzeko gaitasuna sustatzea.
- Kontsumo arriskutsuak eta aisialdiko kontsumoetan egon daitezkeen arriskuak gutxitzea, arrisku murrizketarako neurriak barneratuz.
NOLA EGITEN DA?
- Hiru orduko saioa izango da (moldagarria).
- Zein motako drogak ezagutzen dituzten galdetzen dugu.
- Drogen kontsumoan eragina duten faktoreen inguruan hitz egiten dugu.
- Kontsumo arduratsuaren inguruko eztabaidak sustatzen ditugu.
- Erabaki pertsonalak hartzearen garrantziaz hitz egiten dugu.
- Sustantzien kontsumoan arriskuak murrizteko gomendioak luzatzen ditugu.
GAKOAK
- Gazteak
- Erabakiak errespetatzea/indartzea
- Prebentzioa
- Dinamikoa
- Parte Hartzailea
- Informazio pertsonalizatua
ERAKUNDEAREN ESPERIENTZIA
- 10 urte baino gehiago formakuntzak ematen zentro ezberdinetan
- Formakuntza orokorrak zein zehatzak emateko gaitasuna
- Zentro ezberdinetara moldatzeko gaitasuna