Guri buruz

Ai Laket!! 1998an sortu zen, legez kanpo utzitako drogen erabiltzaileen egoerarekin kezkatuta zegoen pertsona talde baten ekimenez.

2002. urtearen hasieratik, legez kontrako drogen erabiltzaileek edo erabiltzaile ohiek osatutako irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa eratu zen.

Abiapuntutzat hartzen dugun oinarrizko premisa da drogen erabilera betidanik izan dela giza kulturaren parte, eta, beraz, arrazoizkoena da horrela izaten jarraituko duela pentsatzea. Gure ustez, debekuan oinarritutako droga-politikek, substantzia jakin batzuen erabateko abstinentzia lortzera bideratutakoek, gero eta nabarmenago erakutsi dute haien eraginkortasunik eza, erabilerarekin lotutako arazoak murrizten lagundu beharrean areagotu egiten baitute.

Egoera horren aurrean, Ai Laket!! -ek substantzia psikoaktiboekin bizitzen ikastearen aldeko apustua egiten du, kontsumo arduratsuaren eta horiek erabiltzearen ondoriozko arriskuen autokudeaketaren ikuspegitik. Uste dugu drogak kontsumitzea edo ez pertsona helduek libreki eta informatuta hartu beharreko erabaki pertsonala dela. Ai laket!! -ek ez du erabaki horretan eragin nahi, baizik eta informazio zorrotza, praktikoa eta sinesgarria eman nahi du, kontsumoa gertatuz gero, ahalik eta judizio-elementu gehien biltzen dituen hausnarketaren emaitza izan dadin.

Ai laket!! -en ateak zabalik daude proiektu honetan parte hartu nahi duten guztientzat, drogen arloan edo gauean, farmazia batean edo katean lan egiten dutenentzat, flyerrak diseinatuz edo ogia oratuz. Legez kontrako drogak erabiltzen badituzu, parte hartu nahi baduzu eta gurekin lankidetzan aritu nahi baduzu…