Helburuak
OROKORRAK
- Lonjetan kontsumitzen duen gazte-kolektiboak aisialdian drogak kontsumitzeari lotutako arriskuak eta arrisku-kontsumoak murriztea.
- Aisialdia lonjetan igarotzen duten eta konsumitzen ez duten gazteen erabakia indartzea.
- Lonjaren opakutasunak okupatzaileengan eta auzo-komunitatean eragin ditzakeen arriskuak minimizatzea.
ESPEZIFIKOAK
1- Gazteen artean substantzien gehiegizko kontsumoa PREBENITZEA, arriskuak hobeto kudeatzeko informazio egiazkoa eta objektiboa eskainiz.
2- Pertsonak KONTZIENTZIATZEA kontsumoarekin lotutako arriskuez, eta kontsumoaren atzean dauden itxaropen eta arrazoien inguruan hausnartzera bultzatzea.
3- OHARTARAZTEA erabiltzaileei legez kanpoko substantzien osasun-kontrolik ez dagoela, eta ohartaraztea substantzia horiek aizundu egin daitezkeela.
4- Arriskuak murrizteko kontzeptuak ZABALTZEA, sexu-praktika seguruak barne, autozainketa-ohiturak hobetzea eta kontsumoaren legezko ondorioak ezagutzea.
5- BIZILAGUNEKIN BIZIKIDETZA HOBETZEA eta espazio eta neurri espezifikoekin lotutako eskubideak eta betebeharrak gogoratzea.
6- SUBSTANTZIA eta kontsumo-eredu berriei BURUZKO INFORMAZIO KUALITATIBOA ETA KUANTITATIBOA LORTZEA.
NOLA EGITEN DA?
- Bi orduko hiru saio.
- Drogak (legezkoak eta legez kanpokoak) erabiltzen dituzten 6 pertsona dituzten taldeak eratzen ditugu.
- Kokalekuaren, eta pertsonen nortasunaren izaera anonimoa eta konfidentziala. Baita taldearen berezko ezaugarriena ere, eta laburbilduz, haien nortasuna arriskuan jar dezakeen esku-hartze espazioarena ere.
- Taldeek konpromiso argia hartu behar dute parte hartzeko.
- Lokal berriak, aurreko urteetan jarduera horretan parte hartu ez duten taldeak, nesken lokalak eta kalteberatasun handiko taldeak lehenetsiko dira.
- Ziurrenik harremanetan jar gaitezkeen egunetan joaten gara herrira: jaiegunetan, asteburuetan, etab.
- Udalak edo, behar izanez gero, atez atekoak eman diezazkigukeen kontaktuen bidez bilatzen dugu.
- Aurreko urteetako edo herrian egindako beste jarduera batzuetako kontaktuak ere erabil ditzakegu: Testing, Botiltzar, etab.
- Ustekaberen bat gertatuz gero, erakunde eskatzaileari jakinaraziko diogu.
Gakoak
- Anonimoa, konfidentziala eta doakoa zerbitzuaren erabiltzaileentzat.
- In situ analisi kualitatiboak: substantzia eta unean uneko aizuntzaile posibleak ezagutzea.
- Talde bakoitzaren adinari eta motari egokitutako esku-hartzea.
- Informazio-materialak eta arriskuak murrizteko materialak banatzea.
- Hainbat gairen inguruko saioak: kontsumo arduratsua, aisialdiko aukerak, generoa eta drogak…