Helburuak

  1. Sentsibilizatzea: botiloia egiten ari diren gazteen artean alkohola kontsumitzearen arriskuei buruz
  2. Prebentzioa: arrisku-kontsumoak murriztea eta alkohol-kontsumoan arriskuak murrizteko neurriak ezagutaraztea.
  3. Alternatibak: Jarrera osasungarriak eta jokabide arduratsuak eta errespetuzkoak sustatzea
  4. Bizikidetza: Bide publikoan alkohola kontsumitzearen arriskuak eta eragozpenak murriztea, bizikidetza hobetzeko gomendioak eskainiz.
  5. Datu-bilketa: alkohol-kontsumoaren ereduei buruzko informazio kualitatiboa eta kuantitatiboa, datuak bilduz eta behatuz.

Nola egiten dugu?

  • Esku-hartzearen aurreko koordinazioa.
  • 2 bitartekariko 3 talde (6 guztira), arriskuak murrizteko prestakuntza espezifikoa dutenak.
  • Prebentziozko materialen banaketa ibiltaria, alkohola kontsumitzen den eremuetan
  • 4 orduko esku-hartzea.
  • Alkohol-kontsumoaren arriskuak murrizteari buruzko informazio pertsonalizatua eta material espezifikoa.
  • Osasun-larrialdien eta/edo erasoen aurreko neurriak: lagunentzako gomendioak, osasun-zerbitzuekin harremanetan jartzea.
  • Programan parte hartzen duten erabiltzaileen datuak biltzea.
  • Jarduera-memoria.

Gakoak

  • Anonimoa
  • Ibiltaria
  • Erabakiak errespetatzea
  • Irismen handia
  • Informazio pertsonalizatua
  • Lankidetzazkoa (beste kanpaina batzuetako informazioak helaraz daitezke)

Zer dago barne?

  • 4 orduko esku-hartzea, Ai Laket!! elkarteko 6 pertsonaren eskutik. Prestakuntza espezializatuarekin.
  • Alkoholaren kontsumoan arriskuak murrizteko material informatiboak eta kontsumigarriak banatzea:
    • Informazio-eranskailuak
    • Ur-botilatxoak
    • Janaria
    • Alkohol-erregeletak
    • Erabilera bakarreko alkoholimetroak
    • Zabor-poltsak
    • Plastikozko ontziak
    • Preserbatiboak
    • Udalerriko jaien planoak eta programazioa
  • Ebaluazioa eta memoria.

Entitatearen esperientzia

  • 2016tik gauzatutako programa.
  • 100 esku-hartze baino gehiago.
  • Arriskuen murrizketan 20 urteko esperientzia duen erakundea.
  • Euskadiko Adikzioen Planera egokitzea. 1. ardatza: Adikzioen prebentzioa eta osasunaren sustapena, 1.3 eta 5.2 objetiboak.
Envíaselo a alguien:
Share