28 Azaroa 2023

Webgune berria estreinatu dugu!

Ai Laket!! -en webgune berria kaleratu berri dugu, irudi eta eduki eguneratuekin. Azkenik, ‘Obrengatik itxita’ kartela kenduko dugu.

Webgunea berritu egin da erabiltzailearen esperientzia hobetzeko. Xehetasun txikiei eta nabigazio errazeko egiturari eman diegu lehentasuna, gure ikusleen beharretara egokitu ahal izateko, eta, batez ere, interesatzen zaizuen edukia azkar aurkitu ahal izateko.

Web orri berria estetika garbiarekin diseinatu da. Elementuak eta edukien banaketa zaindu ditugu, nabigazioa erraztuko duen orrialde bat eraikitzeko. Hori guztia gure burezurra mantenduz, eta hainbeste gustatzen zaizkigun kolore arrosa eta beltzak mantenduz.

Gure eta gure erabiltzaileen beharrei erantzuteko web kontzeptua berrasmatu eta egokitzen dugu. Webgunea gailuetara egokitzen da, baina, gainera, edukien egitura aldatu egiten da sartzen garen gailuaren arabera. Horrela, bertsio mugikorra erabiltzaile publikoari egokitzen zaio; gure zerbitzuen erabiltzaileak.

Etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, eta, horrela, substantzien erabilerari lotutako plazerak eta arriskuak kudeatzeko eredua eta filosofia bultzatzen eta ezartzen jarraituko dugu.

Eman buelta bat, irakurri, informatu, eta zabaldu!

Envíaselo a alguien:
Share