20 Uztaila 2026
Vietnamgo gerraz eta heroinaz
AUTOREA// Ricardo Echanove Fernández, Ai Laket!!-eko kidea
Sarrera: Nola heldu fenomenoari?
Fenomeno historiko hori deskribatzeko, eta artikulu honetan nabarmendu nahi duguna azpimarratu aldera, psikiatriaren eta osasun mentalaren azterketaren eremuan kokatuko gara. Hain zuzen ere, adikzioen fenomenoari heltzeko markoaren barruan. Hala ere, aurrez aurre dugun fenomenoa dimentsio psikologikoa ere eskatzen du, eta fenomeno historikoa izateaz gain, soziologiko gisa ere aurkeztu behar da.
Adikzioen fenomenoaren azterketaren esparru horretatik kanpo, espazioan, Vietnam eta Estatu Batuen artean gaude. Denboran, XX. mendearen bigarren erdialdiaren hasieran. “Vietnamgo Gerra” deiturikoan.
Egoerari heltzeko hartu dugun bidean garrantzitsuena zera da, tropa estatubatuarrak eurena ez zen herri horretatik erretiratu ahala, disonantzia bat gertatu zela: Papaver Somniferum landaretik datorren diazetilmorfina ‒heroina izenez ezagunagoa‒ printzipio aktibo polemikoarekin kontaktuan egon ziren soldaduekin gertatzea espero zena eta, azkenean, gertatu zenaren artean. Jakina, printzipio aktibo hori, soldaduei lehen lerroan sartu aurretik eskaintzeko balio izateaz aparte, oso gutiziatua izan zitekeen gerra eremu hartan bere propietate narkotiko eta analgesikoengatik.
Fenomeno hori horrela aipatzen da askotan: diziplina humanistikoetatik aparte, eta Psikiatria/Osasun Mentalaren eremuan zentratuta. Alabaina, adibidetzat har daiteke adikzioen eta mendekotasunen fenomenoa duen konplexutasun handia hobeto ulertzea ahalbidetuko duen paradigma bat garatzeko: gainerako faktoreak ‒testuingurua, funtsean‒ alde batera utzita edo soilik oso azaletik jorratuta, mendekotasun- eta adikzio-gaitasuna substantzia hutsean kokatzera mugatzen diren paradigma sinplistenen gainetik.
Vietnamen Heroinari dagokionez gertatu zenaren garapen txiki bat
Beraz, artikulu honek jorratzen duen auzia bera ‒”bitxikeriatzat” har dezakeguna‒, zera da laburbilduta: Vietnamgo gerran soldadu estatu batuarren ehuneko 20k heroina erabili zuten denbora luzean, gerraldia bitartean bakarrik bai, baina mendekotasun fisikoa garatzeko besteko denboraz.
Jakina, a priori, asmoa halako gerra gogorrak zekarren sufrimendua baretzea zen. Alabaina, gaiari buruz egindako azterketarik handienak soldaduei guda-zelaian sartu aurretik eskaintzen zitzaiela adierazi zuen.
Soldaduen gehiengoa ez izan arren, asko dira, tropikora aberriaren alde borrokatzera joan ziren soldaduen kopurua kontuan hartuta: 2 milioi eta erdi inguru. Ondorioz, %20 izan baziren, 500.000 inguru pertsonez ari gara. Eta gai horri buruzko disonantzia, adikzioen fenomenoa konplexutasun handiagoz ulertzen laguntzen duen heinean garrantzitsua dena, zera da: gerraldia amaitzean, Estatu Batuetako kaleetan heroinarekiko mendekotasun-izurrite bat gertatuko zela uste zen. Eta, hala ere, izurrite hori ez zen iritsi, zeren, etxera iristean, gerrako liskarrak atzean utzirik ‒eta errekluta kopuru handi batek aitortzen zuen gisan, berriz frontera joan behar izateko eta etxetik urrun egoteko zain egoteak eragiten zien antsietatea gainditurik‒, soldadu gehienek kontsumoa utzi zuten.

Esperientzia horren inguruan AEBetako gobernuaren ikerketaren laburpena
Gai hau luze eta zabal ikertu zen Estatu Batuetako gobernuak garrantzizkotzat jo zuelako. Bere konplexutasunean, hainbat eta hainbat gizabanako ezberdinen arteko kasuistika osoa azterturik, hau da fenomeno honi buruzko azterketarik garrantzitsuena. Egilea: Lee K. Robins.
Hauxe da erreferentziazko dokumentua, milaka gizabanako horiek Vietnamen heroina soldadu gisa erabiltzetik etxera itzulitakoan ondorengo esperientzia psikologikora nola igaro ziren azaltzeko. Esan dudan bezala, % 20k soilik erabili zuten Heroina aski denboraz, uneren batean Abstinentzia Opiazeoaren Sindromea pairatu ahal izateko moduan. Baina, bestalde, soldaduen ia erdiek narkotiko opiazeoren bat erabili zuten gatazka belikoaren uneren batean.
Baina dokumentuak jasotzen duen bezala, garrantzitsuena, hala ere, zera da: soldaduen % 95ek ohitura utzi zutela etxera iristean, AEBetako gobernuaren harridurarako; izan ere, lehen aipatu moduan, mendekotasun-izurrite baten beldur ziren beren mugen barruan. Bibliografian dago azterlanari buruzko erreferentzia, gaia sakonago eta xehe-xehe ikertu nahi duenak heldu diezaion.
Bestalde, jakina, PTSD (Post-Traumatic-Stress-Disorder: Trauma osteko estresak eragindako nahasmendua) gerraren “izugarrikeriak” bizi izan zituzten soldaduen artean behin eta berriz agertzen zenez, historia ezin da, halako batean AEBetan erabat zoriontsu bizitzen hasi zirelako soldadu haien adikzio eta mendekotasunen etenaldi orokor huts gisa kontatu ere. Batetik, egon zen alkohola kontsumitzera igaro zirenen fenomenoa, bestetik, gerraldian edo kuarteletan sufrimendua baretu zien substantzia gerra ostean, bizitza zibil berria jasateko, bilatzen jarraitu zuten gizabanakoen ehuneko txikia baina aitzat hartzekoa dago: %5. (Nahiz eta Lee Robinsek zehaztu zuen etxetik hain urrun egon eta “aberriaren kausagatik” gorputza eta bizitza arriskuan jarri izanarekin erlaxatuen zeudenek “asperduraren aurrean dibertigarria zelako” erabiltzen zutela adierazi zutela, gerrako eskarmentuaren beldurrak edo sufrimendua aipatu gabe. Beraz, espero zenaren eta gertatu zenaren arteko disonoantziaren motibo nagusia giro zikoitz betetik “neutro” batera aldatu izanak jarraitzen du izaten. Funtsean, egoera berriari aurre egitean PTSD (Post-Traumatic–Stress-Disorder) garatu zutenez ari gara beti ere.
Hala eta guztiz ere, nahiz eta logikoa izan daitekeen hain esperientzia oldarkorretik ia edozein pertsonak estres post-traumatikoa garatzearen ideia, hura garatu zuen “beteranoaren” narratiba ere ‒maizen erakutsi dena‒ ez da egia. Gauzak horrela, soldadu gehienek, ehuneko 70 inguruk, ez zuten inolako patologia mentalik garatu itzuleran, gertakari latzekiko esposizioaren aurrean oso ohikoa dena, bestalde, izan beren postuan subjektiboki beldurgarrienak ziren esperientziak bizi behar izan ez zituztelako, izan koraza bat edota erresilientzia ariketa bat egin zutelako. Horien artean, substantziekiko adikzioa edota mendekotasuna sartzen direlarik.
Hala ere, jakina, gainerako %30 garrantzitsua da: horien artean, %5ek heroina bilatzen jarraitu eta mendekotasuna garatu zuten AEBn, eta gainerakoek alkoholismoa garatu zuten neurri handiagoan edo txikiagoan.
Fenomenotik abiatuta egindako hausnarketak
Esperientzia hau inspirazioa izan zen Rat-Park esperimentu ospetsuko Bruce K. Alexander psikologo kanadarrarentzat. Sarritan aipatzen denez, eta, beraz, sarean lan horri buruzko informazio asko aurki daitekeenez, hauxe baino ez dut esango: garrantzitsuena paradigma aldaketa da, substantzia adikzioen fenomenoen erantzule gisa fokoan jarri ordez, testuingurua da subjektua mendekotasunera daramana. Jakina, zerbait traumatikoa bizitzea da oinarrian dagoen lehen baldintza. Baina gero egongo lirateke beste estimulu positiborik gabe etengabe bizitzea, antsietate-egoera batean bizitzea edo laster estimulu anxiogenoekin kontaktuan egoteko mehatxua, eta azkenik ohituraren soziabilitatea ‒Robinsek zehaztu zuen bezala, substantziarekiko kontaktua borroka-esperientzian sartu aurretik gertatu zela adieraztean‒, horiek dira, besteak beste, testuinguruaren faktoreak.
Robinsek, heroinarekiko kontaktua fronteko lehen lerroan sartu aurretik gertatu zeneko datua ematean, narratiba bat hondoratu nahi zuen, Heroina “gerraren sufrimenduekin laguntzeko narkotiko” gisakoa izan zela. Baina uste dut bestelako narratiba bat garatu daitekeela; izan ere, kuartelean, aginduen zain egonda ere, soldadu heldu berrien egoera ez zen oso testuinguru psikologiko atsegina eta ez anxiogenoa izan behar. Etxean milaka kilometrora zain zeudenen bihozmina/malenkonia kontuan hartu gabe, ea hildakoetako bat beren etxekoa ez zen.
Gomendagarria da bibliografian aipatzen dudan “Yonkie ahaztuen” bideoa ikustea. Jakina, gerra-esperientziaren osteko Heroinarekiko mendekotasuna izan zutenak % 5 baino ez badira ere, kopuru oso handia da oraindik, aipatu dudan bezala, Asiako lurralde horietara joandako borrokalari kopuru handia kontuan harturik. 100.000 pertsonez ari gara eta aintzat hartzea merezi du.
Gerra osteko mendekotasun kopuruaren disonantziari buruzko ondorioak
Zalantzarik gabe, Vietnamgoa bezalako esperientziei esker, askotan jarrera kontserbadoreetatik mantra gisa defendatzen den esaldia “Behin drogaren mendekoa izanda, betiko mendeko” baldintza daiteke. Era berean, ez dut baieztapen hori erabat arbuiatzeko asmorik; izan ere, oinarri jakin bat du, itxuraz garunaren zenbait eremutan ikus daitezkeen aldaketetan islatzen dena. Baina argi dago, neurri batzuekin, ez dela egia absolutua. Jakina, gero hirian ez da hain erraza hain aldaketa handiak gertatzea. Baina bere bizitzako denboraldi batean adikzioa eta mendekotasuna garatzen dituen gizabanako batek, bere bizitza nola bizi duen eta bizi duela sentitzen duen esperientzia psikologikoa aldatzea lortzen badu, mendekotasunik ez izatera igaro daiteke.
Maila pragmatikoan, Vietnamgo esperientzia historikoaren adibideak, Rat-Parkek egindako azterketa horrek sendotua gainera, mendetasun-potentziala duten substantziekin esperimentatu edo erabili nahi dituenak, mendekotasunean erori nahi ez badu, estimulu anxiogenorik gabeko bizitza eraikitzen saiatu behar duela indartzeko balio diezaguke.
Edonola ere, ekuaziotik ezin da ezabatu opiazeoei buruz hitz egiten dugunean, endorfinen ekoizpena indartzen duten substantziez ari garela, eta gizabanakoak bere bizitza (zibila izan arren) latza dela hautematen badu edo antsietaterako edo depresiorako joera badu, erraz erori daiteke adikzioan eta mendekotasunean. Beraz, ez da inor kontsumitzera animatu behar mendekotasuna garatzeko aukera hori kontuan hartu gabe. Baina, jakina, berriz ere kontuan harturik adikzioak bizitzaren alderdi garratza, depresiboa eta anxiogenoa baretu lezaketen estimulu positiboen gabeziarekin lotuta daudela. Berriro diogu Vietnamek eta han inspiratutako Rat-Park esperimentuak, hala erakusten digute.
Bibliografía
Hall, W. y Weier, M. (2017). Lee Robins’ studies of heroin use among US Vietnam veterans. Addiction, 112(1), 176–180. doi.org
Robins, L. N. (1993). Vietnam veterans’ rapid recovery from heroin addiction: A fluke or normal expectation? Addiction, 88(8), 1041-1054. doi.org
Kotuk, R. (Director). (1974). GI Junkies: The Forgotten Veterans [Vídeo]. Public Broadcasting Service (PBS) / Reddit Documentaries Archive. https://www.reddit.com/r/Documentaries/comments/dwxuru/gi_junkies_the_forgotten_veterans_1976/ (sobre el porcentaje de yonkis que continuaron siendo yonkis)
Cromie, W. J. (2006, 17 de agosto). Mental casualties of Vietnam War persist. Harvard Gazette. https://news.harvard.edu/gazette/story/2006/08/mental-casualties-of-vietnam-war-persist/
1 Lee Robins-en azterketan oinarriturik ondorenean eta bibliografian aipatua
2 (Cromie, 2006




