20 Urria 2026
2024ko analisien memoria
Memoria hau Ai Laket!! elkarteak 2024an egindako analisien emaitza kualitatibo zein kuantitatiboen laburpena da.
Eskerrak eman nahi dizkiegu analisien txosten hau egiten lagundu duten erakundeei, bai eta haietan lan egiten duten pertsonei ere, arriskuak murrizteko ikuspegiarekin bat egiteagatik eta gure lana errazteagatik. Bide batez, SGIker laborategiaren eta hartako langileen lana ere eskertu nahi dugu.
Bereziki, eskerrak eman nahi dizkiegu esku-hartzerik gehienak egiten ditugun txosna-guneetan, gaztetxeetan, kultura-elkarteetan eta beste eremu batzuetan parte hartzen duten kolektibo eta pertsonei, arrisku-murrizketan sinesteagatik eta hori haien inguruneetara eramateagatik; hau da, aisialdi-eremu seguruagoak eta kontzienteagoak sustatzeagatik. Eta, jakina, aztertzeko laginak eman dizkiguten erabiltzaile guztiei ere, eskerrik asko.
Azkenik, mila-mila esker gure bazkideei, boluntarioei, laguntzaileei eta langileei, proiektu hau haien ahaleginari esker baita bideragarria.




