
27 Otsaila 2025
Drogen aurkako gerra eta horrek emakumeengan eta disidentzietan duen eragina
AUTOREA// Yaiza Alzola Domínguez, Ai Laket!!eko kidea
Artikulu hau, jatorriz, lasdrogas.info webgunean argitaratu zen, 2025ko uztailaren 20an (jatorrizko hizkuntzan argitaratzen da): https://www.lasdrogas.info/opiniones/la-guerra-contra-las-drogas-y-su-impacto-en-mujeres-y-disidencias/
Gizateriaren hastapenetik drogak presente egon dira gizakiaren aliatu gisa. Mesopotamian, opioak min fisiko eta emozionala baretzen zuen; Antzinako Grezian, pharmakos-ak erremedioa eta pozoia sinbolizatzen zituen; eta kolonaurreko kulturetan, landare psikoaktiboak lurtar eta jainkotiar bizitzaren arteko zubiak ziren. Hala ere, noizbait sakratua eta egunerokoa izan zena debeku eta estigma bihurtu zen denboraren poderioz. Kristautasuna Erromatar Inperioaren erlijio ofizial gisa instituzionalizatzeak fedearekin zerikusirik ez zuten substantzia haien aurkako gurutzadaren hasiera ekarri zuen. Dogma kristauetan sartzen ez zena heresiatzat jo zen, deabruaren sinbolotzat. Liburuak erre zituzten eta ezagutza jazarri zuten. Mendebaldeak mendeetan zehar pilatutako jakintza ahaztu zuen.
Modernitatearekin batera, drogak berriro agertu ziren, orain merkataritza globaleko produktu gisa. Potentzia kolonialek baliabideak ustiatu eta substantzia psikoaktiboak esportatu zituzten, beren ekonomietan integratu zirenak. Opioaren Gerrek (XVIII. eta XIX. mendeetan) drogak nagusitasun geopolitikoaren armak izan zitezkeela erakutsi zuten. XX. mendean debeku-zaletasunak forma hartu zuen. AEBetan, 1914ko Harrison Act bezalako legeek substantzia batzuk kriminalizatu zituzten komunitate arrazializatuekin eta xenofobiarekin lotuz. 70eko hamarkadan, Nixonek, Vietnamgo gerraren aurkako mugimenduek estututa, “Drogen aurkako gerra” delakoa instituzionalizatu zuen. Hala ere, bere aholkulari J. Ehrlichmanek aitortu zuen gerra hori komunitate afroamerikarrak eta ezker antimilitarista jazartzeko tresna bat besterik ez zela izan, esku-hartze militarraren aurkakoak baitziren.
Harrezkero, munduko komunitateak jendea eta herriak jazartzen, zapaltzen eta kriminalizatzen ditu gurutzada moral betean, zer eta gizateriaren osasunaren izenean. Baina porrota agerikoa da: desagertu beharrean, drogak inoiz baino ugariagoak dira. Ekoizpenak eta kontsumoak errekor historikoak lortzen dituzte urtea joan, urtea etorri. Bitartean, kriminalizazioak, indarkeriak eta desberdintasunek gora egiten darraite. Emakumeak eta kolektibo disidenteak daude kaltetuenen artean, sistemak eta estigma sozialak, biek bazterturik.
Emakume askorentzat, batez ere landa-komunitateetan eta komunitate pobretuetan, biziraupen-kontua da mikrotrafikoan edota laborantzan parte hartzea. Betelako alternatibarik gabe, hori da familiei eusteko duten modu bakarra. Narkoaren katean katebegi ahulenak okupatzen dituzte, eta zaurgarriagoak dira segurtasun-indarren aurrean. Kanoi-haragi bilakatzen dira eta debekuak eskualde horietan sortzen duen indarkeria komunitarioa jasotzen lehenak. 2020an, Mexikon, feminizidio sistematiko eta narkobiolento batek harrapatuta, ia 2.000 emakume hil zituzten. Narkotrafikoak harrapaturiko estatuak huts egindako estatu bilakatzen dira. Ustelkeriak estatu-egituren barrena jan eta bere sistema judizialak ahultzen ditu, eta haren kontrako erantzun bakarra militarizazioa izaten da. Bestaldean, onuradun nagusiak segurtasunaren industriak dira: indar armatuak, kartzela pribatuak eta, zerbitzu publikoetara eta gizartearen garapenera bideratu beharrean, estatuen baliabideak monopolizatzen dituzten polizia indarrak.
Testuinguru horretan, narkotrafikoan aritzen diren emakumeek errealitate komun bat partekatzen dute: WOLAren datuen arabera, % 56 etxeko indarkeriaren biktimak dira, % 87 zaintzaileak, % 72 indarkeriarik gabeko delituengatik akusatuak, eta % 62 aurrekari penalik gabeak. Baina justiziak ez ditu zirkunstantzia horiek aintzat hartzen, eta gizonak baino zorrotzago espetxeratzen dituzte pilaka. Mundu mailan, drogekin lotutako delituak dira emakumeak espetxeratzeko motibo nagusia. Prebentziozko espetxealdia abusuzkoa da: emakumei hiru aldiz gehiago ere aplikatzen zaie. Kartzelako baldintzak bereziki krudelak dira eurentzat. Euretako asko, zaintza-lanen ardura nagusia edukita, hondatuta ikusten dituzte euren familiak. Neurriz kanpoko epaiek beren alabak gizarte-bazterkeriara kondenatzen dituzte, narkotrafikoaren gurpil zorora bultzatuz. LGBTQ+ pertsonen kasuan, ondorioak are larriagoak dira: trans emakumeak euren identitatearekin bat ez datozen espetxeetara bidaltzen dituzte, gehiegikerien eta isolamenduaren eraginpean jarri eta errehabilitazio- eta kalteak murrizteko- programetatik kanpo uzten dituzte.
Era berean, komunitate pobretuenak azken mendeko kanpaina odoltsuenen helburu zuzena izan dira, hala nola Dutertek 2016az geroztik Filipinetan sustatutako judizioz kanpoko exekuzioena. Jatorrizko herri- eta landa- komunitateetan, gerrak eskubide ekonomikoak, kulturalak eta ingurumenekoak galtzea ekarri du. Laborantzak beste aukerarik sortu gabe desagerrarazi dira. Koka-hostoaren erabilera tradizionala bezalako antzinako praktikak kriminalizatzeak haien eskubide kulturalak urratzen ditu. Gainera, aireko fumigazioa bezalako estrategiek ekosistema kalteberak eta haien bizibideak suntsitzen dituzte, desplazamendu masiboak eta krisi humanitarioak eraginez.
Bidegabekerien zerrenda horri kontsumoari lotutako genero-indarkeria gehitu behar zaio. Emakume erabiltzaileek bikotekidearen indarkeria jasateko aukera gehiago dituzte, eta alderantziz. Rol tradizionalen urratzaile gisa estigmatizaturik, bi aldiz zigortzen dituzte: kontsumitzeagatik eta arau sozialekin bat ez etortzeagatik. Estigma horrek murriztu egiten du laguntza- eta asistentzia-programetarako sarbidea. Ikusezintasuna eta ikuspegi intersekzionalik eza nabaria da gerra honetan. Datu bereiziak eta pobrezia, egiturazko desberdintasuna eta zaintza-rolak bezalako faktoreak jorratzen dituzten metodologiak falta dira. Gizonezkoen zigor-ikuspegitik diseinatu eta etengabe porrot egin duten drogen aurkako politikak, berriz, soberan daude.
Gerra honen porrota ukaezina da. Ez ditu kontsumoarekin eta narkotrafikoarekin lotutako arazoak konpondu, eta egiturazko desberdintasunak sakondu ditu, komunitate osoak ezegonkortu eta ahulenen giza eskubideak higatu. Hala ere, badaude alternatibak. Portugalek, esaterako, erakutsi du kontsumoaren despenalizazioak eta osasun publikoaren aldeko politikek nabarmen murrizten dituztela kalteak. Emakumeek eta disidentziek gidatutako mugimenduek, hala nola Metzineresek Espainian, espazio seguruak sortu dituzte, baztertuak izan direnei babesa eta duintasuna eskainiz. Kolonbian “Legez Kanpoko Erabilerako Laboreak Ordezkatzeko Programa Nazional Integralaren Genero Protokoloa” bezalako tresnak genero-ikuspegia ezartzen ari dira. Mexikon, “Elementa DDHH” bezalako proiektu komunikatiboek drogen estigmari lotutako narratibak desintoxikatzen dituzte.
Drogen gaineko politikak giza eskubideetan, justizia sozialean eta genero-ikuspegian oinarritutako ikuspegi batetik birplanteatzea ez da premiazkoa soilik, ezinbestekoa da. Aldaketa hori ez dago soilik gobernuen eta erakundeen mende, baizik eta ekintza kolektiboaren eta emakumeen, disidentzien eta jatorrizko herrien ahotsen balioaren aitortzaren esku ere bai. Emakumeek, kaltetuenek, beharrezko aldaketa baten protagonista izan behar dute.
BIBLIOGRAFIA
- Oficina de las Naciones Unidas contra la Droga y el Delito (UNODC), World Drug Report 2024, 2024, disponible en: unodc.org.
- WOLA – Oficina en Washington para Asuntos Latinoamericanos, Intersección entre desigualdad de género y severidad de las políticas de drogas actuales y Liberarlas es justicia: mujeres privadas de la libertad por delitos de drogas, 2020 y 2023, disponible en: wola.org.
- Elementa DDHH, página institucional, disponible en: elementaddhh.org, consultado en noviembre de 2024.
- Metzineres, Barcelona, Metzineres: Enclaves de seguridad para mujeres que usan drogas, disponible en: metzineres.org, consultado en noviembre de 2024.
- Programa Nacional Integral de Sustitución de Cultivos Ilícitos (PNIS) en Colombia, Resolución 0009 de 2021 sobre Protocolo de Género del Programa de Sustitución de Cultivos Ilícitos, 2021, disponible en: portalparalapaz.gov.co.
- “La guerra contra las drogas es una guerra contra las mujeres negras y…” Artículo que denuncia el racismo en la política de “guerra contra las drogas” y su impacto desproporcionado en mujeres negras en Brasil.
- Página 12
- “EL IMPACTO DE LAS POLÍTICAS DE DROGAS EN LAS MUJERES”
Fundaciones Open Society - “Expertos: La política en materia de drogas necesita un enfoque basado…” Comisión de Derechos Humanos de la ONU
- “La guerra contra las drogas puede entenderse en gran medida como una…”Ginebra ONU
- “La intersección entre la desigualdad de género y la severidad de las…”. WOLA
- “Las comunidades LGBTIQ+ y el retroceso de la agenda de…” ONU Mujeres
- “La guerra contra las drogas, una guerra contra nosotras” Este País
- “Políticas públicas dirigidas a personas consumidoras de drogas: Estrategias para la desestigmatización y la promoción de los derechos humanos” SciELO Salud Pública
- “Análisis sobre vulnerabilidades y violencia a población LGBTQ+” PNUD
- “La guerra contra las drogas, una guerra contra las mujeres pobres…” France 24
- “PONER FIN A LA VIOLENCIA Y A LA DISCRIMINACIÓN CONTRA LAS PERSONAS…”Comisión de Derechos Humanos de la ONU
- “Construcción de visiones feministas negras para poner fin a la guerra…” IDPC
- “Política de drogas y consumo de drogas | OHCHR – UN Human Rights Office” Comisión de Derechos Humanos de la ONU
- Página 12. (s.f.). La guerra contra las drogas es una guerra contra las mujeres negras y…. Recuperado de https://www.pagina12.com.ar/583538-la-guerra-contra-las-drogas-es-una-guerra-contra-las-mujeres
- Open Society Foundations. (2016). El impacto de las políticas de drogas en las mujeres. Recuperado de https://www.opensocietyfoundations.org/uploads/b67adb0d-a48e-4425-b8dc-19930762b247/impact-drug-policy-women-sp-20160928.pdf
- UNODC. (2020). Drogas y género: de la teoría a la inclusión. Recuperado de https://www.unodc.org/lpomex/es/articulos/2020/drogas-y-genero-de-la-teoria-a-la-inclusion.html
- UN Ginebra. (2023). La guerra contra las drogas puede entenderse en gran medida como una…. Recuperado de https://www.ungeneva.org/es/news-media/news/2023/06/82368/la-guerra-contra-las-drogas-puede-entenderse-en-gran-medida-como-una
- Infobae. (2018). Logros, retrocesos y desafíos de la comunidad LBGT: por qué…. Recuperado de https://www.infobae.com/america/mundo/2018/03/28/logros-retrocesos-y-desafios-de-la-comunidad-lbgt-por-que-importan-a-toda-la-sociedad/
- National Geographic. (2023). Salud mental y acceso a derechos: avances y desafíos de la comunidad LGBTQ+. Recuperado de https://www.nationalgeographicla.com/historia/2023/06/salud-mental-y-acceso-a-derechos-avances-y-desafios-de-la-comunidad-lgbtq
- WOLA. (s.f.). La intersección entre la desigualdad de género y la severidad de las…. Recuperado de https://www.wola.org/es/analisis/interseccion-entre-desigualdad-de-genero-y-severidad-de-las-politicas-de-drogas-actuales/
- ONU Mujeres LAC. (2024). Las comunidades LGBTIQ+ y el retroceso de la agenda de…. Recuperado de https://lac.unwomen.org/es/stories/articulo-explicativo/2024/06/las-comunidades-lgbtiq-y-el-retroceso-de-la-agenda-de-derechos-5-cosas-que-hay-que-saber
- Este País. (2021). La guerra contra las drogas, una guerra contra nosotras. Recuperado de https://estepais.com/impreso/numero-366-noviembre-de-2021/guerra-contra-drogas-guerra-contra-nosotras/
- SciELO. (2021). Políticas públicas dirigidas a personas consumidoras de drogas. Recuperado de https://www.scielosp.org/article/scol/2021.v17/e3041/
- AWID. (2023). Fomentar y construir la solidaridad entre los movimientos feministas y las mujeres. Recuperado de https://www.awid.org/es/publicaciones/fomentar-y-construir-la-solidaridad-entre-los-movimientos-feministas-y-las-mujeres
- PNUD. (2023). Análisis sobre vulnerabilidades y violencia a población LGBTQ+. Recuperado de https://www.undp.org/sites/g/files/zskgke326/files/2023-09/presentacion-encuesta-lgbtq-dataccion-22ago-final.pdf
- France24. (2023). La guerra contra las drogas, una guerra contra las mujeres pobres…. Recuperado de https://www.france24.com/es/programas/reporteros/20230828-la-guerra-contra-las-drogas-una-guerra-contra-las-mujeres-pobres
- OHCHR. (2023). Poner fin a la violencia y a la discriminación contra las personas…. Recuperado de https://www.ohchr.org/sites/default/files/Documents/Issues/Discrimination/Joint_LGBTI_Statement_ES.PDF
- IDPC. (2023). Construcción de visiones feministas negras para poner fin a la guerra…. Recuperado de https://idpc.net/es/publications/2023/11/construccion-de-visiones-feministas-negras-para-poner-fin-a-la-guerra-contra-las-drogas
- OHCHR. (s.f.). Política de drogas y consumo de drogas. Recuperado de https://www.ohchr.org/es/special-procedures/sr-health/drug-policy-and-drug-use
- Política de Drogas. (2023). *De mujeres desplazadas en el contexto
- Misceláneas sobre política de drogas en Portugal Open Society Foundations. Políticas sobre Drogas en Portugal: Beneficios de la Descriminalización del Consumo de Drogas. Fundaciones Open Society, 2011. Disponible en: https://www.opensocietyfoundations.org/.
- Modelo portugués de descriminalización Nougier, Marie. El Modelo Portugués de Descriminalización del Uso de Drogas. Consorcio Internacional sobre Políticas de Drogas, 2012. Disponible en: https://idpc.net/es/.
- Hernández, D. (2019, junio 5). 20 años de la despenalización de las drogas en Portugal: un ejemplo para el mundo. El Tiempo. Recuperado de https://www.eltiempo.com/mundo/europa/20-anos-de-la-despenalizacion-de-las-drogas-en-portugal-un-ejemplo-para-el-mundo-371576