30 Uztaila 2024

Espainiako egungo CBD legediaren laburpena

AUTOREA // Unai Rodríguez Moreno, Ai Laketeko kide

1969ko Itun Bakarraren arabera, kalamu-erretxina atera ez duten lore-unitateak fiskalizatuta daude THC kontzentrazioa edozein dela ere. Lege honek dio industria gisako kalamua haziak eta zuntza direla, baina definizio hori parentesi artean agertzen da, baleko adiera bakarrak ez direla adieraziz. Lege honek aurreikusi ezin izan zuena izan zen kalamuaren aldaera ez-psikoaktiboak etorriko zirenik. Eta, beraz, azaroaren 24ko Auzitegi Gorenaren Zigor Kodearen 368. 726/2015 artikuluak jurisprudentzia dauka, haren arabera, berezko dituen ondorioak sortzeko gai den substantzia besterik ezin da drogatzat hartu. Gainera, ST/NAR/40-ren arabera, kalamu-lagintzat hartuko da psikoaktibitate-indizea 1 baino handiagoa duena: “Baldin eta muturren azaleren arteko harremana (GC-FID) [THC + CBN]-an <1, orduan kalamu landarea zuntz mota baten gisa hartuko da”. (Beste kasu batzuetan, gehienezko 0,3ko THC portzentaia aplikatzen da (2023)).

Aldi berean, Europar Batasunaren zirkulazio askearen arabera, estatu kideak beren merkatuetan produktuak askatasunez zirkulatzen eta merkaturatzen uztera behartuta daude, beste estatu kide batean ekoiztu eta merkaturatu badira. Salbuespenetako bat herrialde baten legeriaren aurka joatea da, baina Espainiaren kasuan ez dago CBDa merkaturatzea esplizituki debekatzen duen legerik. Beraz, gainerako herrialdeetan ekoizturiko kalamuak, Txekiar Errepublikoak (%1 THC duenak), esaterako, merkaturatzeko aukera izan beharko luke Europan.

Espainian arazoa da industria-erabilerarako kalamu-landaketen tratamenduari buruz Drogaren aurkako fiskaltza bereziko fiskalburuak egiten duen instrukzioa. Instrukzio horrek Espainiako fiskal guztiak behartzen ditu kalamu-landaketak jazartzera, izan ez-industrialak (lorerik gabekoak) izan sendagarriak (loredunak). Instrukzio hori 1969ko Itun Bakarrean babesten da, eta lau aldiz ere errepikatzen du ez litzatekeela kontuan hartu beharko laginaren THC ehunekoa. Justifikatzen du
landareen analisi kuantitatiborik ez egitea, eta baieztatzen du desberdintasun morfologikoak eta fluoreszentzia eskasa nahikoak direla kalamua industriala ala droga den zehazteko.

Instrukzio horren ondorioa CBD -nekazari, -banatzaile eta -kontsumitzaileen jazarpena izan da Espainian. Egungo ebidentzia zientifikoan oinarritzen ez den jazarpena. Egoera horrek CBDaren prezioaren aldaketa artifiziala eragin lezake Europan, Espainiak lukeen merkaturako eskaintza mugatzen ari delako.

Bestalde, EFSAk zehaztu du CBD Novel Food bat dela, haren kontsumoa segurua dela eta, beraz, ez dela osasun publikorako arazo bat [6]. Hala ere, Espainian CBD ez da elikadura-osagarritzat hartzen.

CBD landareek loreak dituztenez, kalamua sendagarritzat hartzen da, eta erregularizazioa AEMPSren araberakoa da (1961). Erakunde honek proiektuak banaka onartu behar ditu. Gaur egun, Espainia osoan, AEMPS-ek 24 baimen eman ditu helburu sendagarriak edo ikerketarakoak dituzten kalamu-landaketarako. Alabaina, AEMPSren baimena eskuratzeko beharrezko baldintzak lortzeko prezioa handia da, eta horrek merkatutik kanpo uzten ditu ekin nahiko luketen partikularrak, likidezia duten enpresen mesedetan.

Laburbilduz, ez da legezkoa loratutako unitateak dituen landaketa bat izatea AEMPSk baimentzen ez duena (THC kontzentrazioa edozein dela ere). Eta Drogaren aurkako unitateko fiskalburuaren instrukzioak loreen landaketa, banaketa eta edukitzea jazartzen du (THC kontzentrazioa edozein dela ere).

1961eko Itun Bakarraren ondorioz, kalamuaren aterakinak fiskalizatuta daude. Baldin eta
CBD puruko aterakin bat badugu delitu bat egiten ari gara, baina CBD hori bera sintetizatua bada ez. Kasu horretan, nola zehaztu liteke pertsona baten erruduntasuna analisi baten aurrean molekulak berdinak badira? Era berean, CBD loreak merkaturatzeko inportatu dituena eta lore horiek tokiko produktu gisa banatzen dituena berdin epaituko dira?

Gauzak horrela, bide publikoan CBD loreekin harrapatuz gero, 601 €-ko isuna jarriko da kontsumoagatik, baldin eta kontsumitzaileak egin ez duen delitua onartzen badu, izan ere lagin hori ezin baita drogatzat hartu. Bestetik, zure errugabetasuna frogatu nahi baduzu, gutxienez 1.000 – 2.000 € gastatu beharko dituzu abokatuetan kontra-analisia egiteko.

Hau dela eta, pertsona batzuen bizitzak lur jota daude. Baldin eta, CBD kalamu kantitatea norberaren kontsumorako ezarritakoa baino handiagoa bada, pertsona hori, besteak beste, osasun publikoaren aurkako delituagatik eta zergak saihesteagatik epaitua izango da espetxe zigorrez.

Batzuetan, kontra-analisia heldu arteko denbora hainbat urtez luza daiteke, eta laginak ez badira baldintza egokienetan biltegiratzen hondatu egiten dira. Epaia salatuaren aldekoa balitz ere,
landare-materia hori ustelduta egongo da, eta galera ekonomiko handiak sortuko dizkio,
beharbada, sekula berriro leheneratzeko ez modukoak. Pertsona hauei eragindako kalte eta galerak ordainduko ahal zaizkie?


Bibliografia:
1 -CONVENCIÓN ÚNICA DE 1961 SOBRE ESTUPEFACIENTES. https://www.incb.org/documents/Narcotic-Drugs/1961-Convention/convention_1961_es.pdf
2 – STS 726/2015, 24 de noviembre de 2015. https://vlex.es/vid/588903626
3 –Métodos recomendados para la identificación y el análisis del cannabis y los productos del cannabis. https://www.unodc.org/documents/scientific/Cannabis_manual-Sp.pdf).
4 – Artículo 26 y artículos 28 a 37 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea (TFUE). https://www.europarl.europa.eu/factsheets/es/sheet/38/la-libre-circulacion-demercancias#:~:text=El
5 –Instrucción del fiscal jefe de la fiscalía especial antidroga sobre tratamiento de plantaciones de annabis para uso industrial. https://www.cannabis.es/pw/2021/07/28/persecucion-al-cbdrevelamos-la-instruccion-del-fiscal-jefe-antidroga/
6 – Statement on safety of cannabidiol as a novel food: data gaps and uncertainties. https://doi.org/10.2903/j.efsa.2022.7322
7 – Autorizaciones vigentes emitidas por la AEMPS para el cultivo de plantas de Cannabis. https://www.aemps.gob.es/medicamentos-de-uso-humano/estupefacientes-ypsicotropos/autorizaciones-vigentes-emitidas-por-la-aemps-para-el-cultivo-de-plantas-decannabis/#
8 – NOTA INFORMATIVA SOBRE EL CULTIVO DEL CÁÑAMO. https://www.mapa.gob.es/es/agricultura/temas/produccionesagricolas/notainformativasobreelcultivodecanamo_tcm30-560351.pd

Envíaselo a alguien:
Share