25 Azaroa 2025

Jonathan Ott gogoan

#artículo

AUTOREA// Ricardo Echanove Fernández, Ai Laket!!eko kidea

Artikulu hau, jatorriz, lasdrogas.info webgunean argitaratu zen, 2025ko urriaren 24an (jatorrizko hizkuntzan argitaratzen da): https://lasdrogas.info/opiniones/en-memoria-de-jonathan-ott-como-figura-trascendente-en-el-conocimiento-y-divulgacion-del-conocimiento-de-las-sustancias-psicoactivas-la-libertad-individual-y-gestion-de-placeres-y-riesgos-de-ellas/

Jonathan Otten oroimenez: substantzia psikoaktiboen ezagutzan eta ezagutzaren dibulgazioan, eragiten dituzten plazeren eta arriskuen kudeaketan eta norbanakoaren askatasunean garrantzi handiko erreferentea.

2025eko uztailaren 3a dolu-eguna izan zen substantzia psikoaktiboen ezagutzaren dibulgazio munduan. Psikea, pertzepzioa eta gizakiaren portaera aldatzen dituzten substantziak ezagutarazteko dibulgazioan garai klasikotik bizirik geratzen zen figuretako bat joan zitzaigun: Jonathan Ott. Duela mende erdi baino gehiago, figura klasiko garrantzitsuenekin, hala nola Gordon Wasson eta Albert Hoffman-ekin lan egin zuen, eta zubi-lana egin zuen gai horietan gaur egun arte erreleboa hartu zuten beste ikertzaile eta egile batzuekin ere, hala nola Jose Carlos Bouso edo Juan Carlos Usorekin (haiekin ere lankidetza bat baino gehiago izan zuen) edo egungo mundu psikodelikoaren dibulgazioan ari den edozein figura garrantzitsurekin ere bai.

Bereziki etnobotanikotzat jo daiteke, eremu horretakoak baitira bere ekarpen garrantzitsuenak. Baina baita kimikari, farmakologian espezialista, antropologo edo idazle gisa ere. Beraz, dibulgatzaile heterogeneoa eta diziplinartekoa izan zen.

Oro har, nabarmena izan zen dibulgatzaile akademiko gisa izan zuen zeregina, batez ere “mundu xamanikoa eta antzinako jakituria” izenez ezagutzen denaren eta farmakologiaren ezagutza, farmakologiaren metodologia eta “mendebaldar” zientzia modernoaren arteko zubi-lan egile gisa. Ni ez naiz paper hori nabarmentzea garrantzitsua iruditzen zaion bakarra, R. del Pinok ere hala egiten du Ott hil ostean, Cannabis Magazinean (2025) idatziriko omenaldi-artikuluan (eta bistan da, pertsona gehiagok ere horixe aipatuko lukete mundu akademikoan egindako haren ekarpenenik garrantzitsuenetako gisa).

Bestalde, haren lana bereziki garrantzitsua izan zen eta da substantzia horiek “kontzientziaren ezagutzaren hedatzaile” gisa erabili nahi dituzten pertsona guztientzat, “psikonauta”-tzat ezagutzen ditugunak. Haren garrantzia hain da nabarmena komunitate horrentzat, izen hori bera erabiltzen lehena izan baitzen (Ott, 2001).

Printzipio aktibo horien erabiltzailea zela aipatzeko ez zen lotsatzen, eta “dieta farmakologiko” gisa hitz egiten zuen libreki hitzaldietan, elkarrizketetan eta artikuluetan. Adibidez, Cañamo aldizkarirako egin zitzaion elkarrizketa batean, honako hau zioen hitzez hitz: “Niretzat gazta parmesanozko quesadillak gorputzarentzat elikagai dira, kokaina adimenarentzat elikagai eta opioa arimarentzat elikagai” (2023). Azpimarratu nahi dut, hala ere, ez dudala nahi “drogen apologia” egiten zuen pertsona gisa irudikatzerik. Antipunitibismoaren eta drogen despenalizazioaren defendatzailea zen, baita askatasun indibidualarena ere. “Estatua drogen garbitasuna eta banaketa egokia bermatzera” (2022) mugatzea proposatzen zuen, arriskuak ahal den neurrian murriztuz. Hala ere, “paradisu naturaletara” (1998) iristea ahalbidetzen zuten tresnatzat hartu, eta, beraz, erabileratik plazerrak etor daitezkeela azpimarratzen zuen bezala, izan ditzaketen arriskuak ere aitortzen zituen. Hain zuzen ere, substantzia horien ezagutzan dibulgatzaile gisa izan zuen zereginean alderdirik garrantzitsuena substantzia horien guztien ezagutza sakona zabaltzea izan zen, beti ere edozein “auto-entsegu” egin aurretik.

Bereziki nabarmenena izan zen substantzia psikodelikoei buruz egin zuen dibulgazioa. Substazia horiek “enteogeno” gisa berbataiatu zituen, ezagutzaren eta giza kontzientziaren anplifikatzaile gisa duten potentziala azpimarratzeko eta konnotazio negatiboak kentzeko. Izan ere, konnotazio negatibo horiek aisialdiko “haluzinogeno” huts gisa hartzetik datoz, errespeturik merezi ez dutenak eta askotan soilik psikodeliarekin erlazionatzen direnak. Hain zuzen ere, termino hori sortzea izan zen bere ekarpen garrantzitsuenetako bat.

Substantzia estimulatzaile eta depresoreen gainean ere (opiazeoak bereziki) jardun zen. Substantzia horien ezagutzaren zabalkundean, berriz ere bereziki garrantzitsua iruditzen zait haren figura nabarmentzea erabiltzeko erabakia libreki hartzen duten pertsonentzat, arriskuak murrizteari dagokionez, egin zituen “auto-entseguak” barne.

Bestalde, bere figura psikoaktiboarekin zerikusia zuen horren ezagutzan bereziki garrantzitsua izan zen arren, bere berezitasuna –zentzu onean– nabarmentze aldera, azpimarratu behar dugu interesatzen zitzaion guztia xehetasunez ikertzen zuela. J.C Usók orain dela gutxi esan didanez, berarekin pribatuan egin zituen hizketaldien harira: “Berdin drogez, indiar dantzaz edo espainiar antzerki barrokoaz zekien jakintsua zen”.

Idazle gisa, gaiari buruzko hamar lan baino gehiagoren egilea izan zen. Hala ere, bere garrantzitsuenak “Pharmacotheon”, “Ayahuascaren analogoak” eta “Pharmacophilia edo plazer naturalak” dira.

“Pharmacotheon” eta “Ayahuascaren analogoak” liburuetan, bere diziplinartekotasunaz, gai psikoaktiboei buruzko ezagutzak azaldu zituen, bai jatorri naturaletan aurki daitezkeen mundu xamanikoko substantziei buruzkoak, bai gai horri buruz bi hamarkada baino gehiagotan egindako ikerketen ondoren lortu zituen substantzia psikoaktibo sintetikoei buruzkoak (landareen antzekoak). “Pharmacophilia”-n saiakera bat egiten du, non defenditzen duen substantzien erabilerak “giza psikean naturalak” diren kontzientzia egoeretarako sarbidea eskaintzen duela. Baudelairek, berriz, substantziak paraiso “artifizial hutsetarako” ate gisa ikusten zituen. Ottek, beste behin ere, substantzia horiek eskain ditzaketen plazerrei buruz hitz egiten zuen, baina arriskuak (eta, beraz, arriskuak murrizteko beharra) alde batera utzi gabe. Liburu horretako hainbat aiputan zenbait adibide azaltzen dira.

Ondorioz, Jonathan Otten heriotzarekin batera, substantzia psikoaktiboen dibulgazioaren figura garrantzitsu bat joan zaigu, substantzia psikoaktiboei heltzeko orduan substantzia horien ezagutza nabarmentzen zuena. Gizakiak duela milaka urte hain berea duen gai honen konplexutasunari heltzeko garaian –nahiz eta askotan hainbeste gizarte-arazorekin lotzen den–, arriskuak murriztearen alde eta punitibismoaren kontra egiten duen komunitateak bere erreferentziazko pertsona handienetako bat galdu du. Amaitzeko, M. Torresek (2022:40) “Ulisesen Globorako” egin zion elkarrizketa osoaren irakurketa gomendatzen dut, Ott sakon ezagutzeko, bai psikoaktibo ororen ezagutzaren dibulgatzaile gisa, bereziki antropologiaren arlotik, baita, oro har, “jakintsu” gisa ere.

Pertsonalitate garrantzitsu bat nor bere askatasuaren jabe drogak erabili, eta arriskuak murriztea interesatzen zaigunentzat, R.I.P Jonathan Ott.

Bibliografia

OTT, J. (2005). “Pharmacotheon: drogas vegetales, sus fuentes vegetales y su historia”. Ediciones La Liebre, Barcelona.

OTT, J. (2009). “Análogos de la ayahuasca”. Amargord, Barcelona.

OTT, J (1998). Pharmacophilia o los paraísos naturales. Editorial Phantastica Stp, Barcelona.

DEL PINO,R (2005). “Murió Jonathan Ott, figura clave en la etnobotánica visionaria y autor de Pharmacotheon”. Consultado el 7 de octubre de 2025 en https://www.cannabismagazine.net/murio-jonathan-ott-figura-clave-en-la-etnobotanica-visionaria-y-autor-de-pharmacotheon

CASTEJON, J (2023) “Para mí las drogas son un aspecto de la alimentación”. Entrevista con Jonathan Ott”. Consultado el 6 de octubre de 2025 en https://www.canamo.net/cultura/entrevistas/para-mi-las-drogas-son-un-aspecto-de-la-alimentacion

TORRES, M (2022) “Entrevista con Jonathan Ott”. Consultado el 1 de octubre de 2025 en https://ulises.online/Revista_Ulises/ulises-24/#utm_source=mailpoet&utm_medium=email&utm_source_platform=mailpoet (página 40)

Ott, J (2001). «Pharmanopo-Psychonautics: Human Intranasal, Sublingual, Intrarectal, Pulmonary and Oral Pharmacology of Bufotenine». Journal of Psychoactive Drugs

Envíaselo a alguien:
Share