27 Azaroa 2024

DMTren eta 5-MeO-DMTren arteko aldeak

AUTOREA// Unai Rodríguez Moreno, Ai Laketeko kide

Sarrera

Drogen gaineko  debekua dela eta, jende guztiak ez du kalitatezko informazioa eskuratzeko aukerarik, eta horrek tabu handi bat sortu du, orain hausten ari dena. Artikulu honek DMT, 5-Meo-DMT eta bufotenina drogen arteko desberdintasun kimikoak, farmakologikoak eta fenomenologikoak azaldu nahi ditu, eta, horrez gain, konposatu horien jatorria iturri naturaletatik ‒ayahuasca, apoa edo yopotik‒  datorrenean ere, eztabaida piztu.

Kimika

Eremu kimikoan guztiak dira triptaminak, hau da, triptaminaren edo indoletilaminaren egitura dute komunean. Gainera, hiru konposatuek bi metilo talde dituzte nitrogenoan. Hortik dator lehen konposatuaren izena N, N-DiMetilTriptamina (laburturik: DMT). 5-Meo-k adierazten du DMT 5. posizioan ordeztuta dagoela metoxi talde batekin, hau da, metilo bat oxigeno bati lotuta. Bufotenina, berriz, hidroxilo edo alkohol (-OH) multzo batekin ordezten da 5. posizioan, eta haren laburdura 5-OH-DMT da.

1. irudia DMT, 5-MeO-DMT eta 5-OH-DMTren egitura kimikoak, izen arrunta eta egitura.

Efektuak

DMT

DMT ikusmen drogatzat hartu izan da oso: kolorez eta forma geometrikoz betea. Dosiaren arabera, forma geometriko horien konplexutasuna aldatzen da. Adibidez, dosi baxu batekin mandala bat bezalako bi dimentsioko espazio bat ikus dezakezu, eta, dosia handitu ahala, geometriaren dimentsionaltasuna handitzen da. Hala, dosi ertainetan fraktal tridimentsionalak sor daitezke, eta dosi handiagoetan espazio ez euklidearrak; azken hauek dimentsio-kopuruaren areagotze bat bezala hartu ohi dira.

2. Irudia DMT-ren efektu bisualak, dosia eta denboraren arabera.

Gainera, DMTren espazio psikodelikoek mugak izan ohi dituzte: hormak, korridoreak edo zutabeak, esaterako [2]. Esperientzia subjektiboak forma geometriko horiei esanahi semantiko bat ematen die, komunikaziorik gabe uler dezakezuna. Mezu horietako batzuk epifaniak, unibertsoaren sekretuak eta funtsezko egiak bezala sentitzen dira [3,4]. Dosi handietan, gizarteak normaltzat adosten duen errealitatea erabat ordezkatzen duten espazio errealista oso murgiltzaileak hauteman daitezke. Kontua ez da zure errealitatea itxuraldatuta dagoela eta kolore biziagoak edo objektuen distortsioak ikusten dituzula, baizik eta, dosi horietan DMTren efektuek zure errealitatea ordezkatzen dutela. Batzuetan, entitate batzuk edo beste adimen mota batzuk komunikatzen dira erabiltzailearekin, normalean aholkuak emanez, unibertsoaren sekretuak azaleratuz, objektu izugarri konplexuak irakatsiz edo bisita eskertuz, hainbat esperientzia aipatzearren. Fenomeno hau ondo dokumentatuta dago, baina oraindik ez da erabat ulertzen bere esanahia, maiz gertatzen den zerbait dela besterik ez dakigu [5,6]. Azterlan batean, 40-70 mg DMT lurrundu kontsumitu zuten 34 pertsonen %100 bestelako errealitate batean sartu ziren, eta horietatik %94k aurkitu zituzten enteak edo izakiak [5]. Lagin-kopurua oso mugatua bada ere, dosi handietan gertaturiko efektu horiek agertzeko maiztasuna argigarria da.

5-MeO-DMT

Nahiz eta 5-Meo-DMTk efektu bisualak ere badituen, efektu horiek egonkorragoak dira eta ez hain konplexuak. Adibidez, DMTrekin formaz eta kolorez etengabe aldatzen doan hiru dimentsioko fraktal bat ikus dezakezu, 5-Meo-DMTk, berriz, bi dimentsioko ikusmen esperientziak sortzeko joera du, mandala sinpleagoekin eta kolore-aldaketa gutxiagorekin. Trip report gehienek aipatzen dute argi zuri bat ikustea edo kanpoko espazioaren hustasuna bezalako leku batean egotea. Horrek ez du esan nahi DMT baino bizitasun gutxiagoko esperientzia denik; izan ere, pisuari dagokionez, DMT baino dezente indartsuagoa da (2 aldiz indartsuagoa, gutxi gorabehera) [7,8]. Bestalde, 5-meo-DMT espazio infinitu gisa deskribatzen da, edo ertzik gabeko espazio oso handi gisa, non eduki semantikoak infinitutasuna, batasuna eta zure identitatearekiko aldentze bat ekarri ohi duen [9]. Beste esperientzia batzuk halakoak dira: dualismorik eza, mundu osoarekiko maite-mina sentitzea, hiltzen ari zarela sentitzea eta txiste kosmiko gisa ezagutzen den fenomeno bat [10].

DMT ikaragarria izaten da zure inguruan gertatzen diren kolore, sentsazio eta gauzen pilagatik; 5-MeO-DMT, berriz, harrigarria da gauzen faltagatik, espazio tridimentsional, kolore eta ego faltagatik [7,8]. Bi esperientziok adierazezinak dira, izan ere, edozein psikodelikoren dosi altuak oso zailak izaten dira hitzez deskribatzen, bidaiaren funtsezko informazioa galdu gabe. Beste antzekotasunik badute: dosi nahikoa hartuz gero, DMTren edo 5-MeO-DMTren esperientziae errealitatea ordezkatuko dute. Bi  errealitateok egunerokoaren aldean ezberdinak dira, baita euren artean ere [1].

Bufotenina

Bufoteninari buruz gutxiago dakigu; izan ere, deskribatu berri diren drogekin alderatuta, ez dago horren zabalduta. Psikodelikoa da, baina ez dago berezko efektuak deskribatzeko bezain ondo dokumentatuta. Pertsona batzuek lasaitasun- eta sedazio-sentimendua nabarmentzen dute, baina, hirugarrenez ere, informazio hori ez dago behar bezala berretsita.

Farmakologia

Droga hauek guztiek 5-HT (5-hidroxitriptaminarako laburdura, serotonina izenez ezagunagoa) errezeptoreetan eragiten dute. Drogek 5-HT errezeptorea aktibatzen dutenean, erreakzio kimikoen ur-jauzi bat sortzen da, eta erreakzio horiek molekulak errezeptorearekin elkareragiteko duen moduaren araberakoak dira. Beraz, molekularen formaren arabera, interakzioak aldatzen dira eta efektu desberdinak sortzen dituzte.

Guztira, serotonina hartzen duten 7 errezeptore-familia daude, eta horiek ere azpitipoak dituzte [11]. Droga bakoitzak indar handiago edo txikiagoz bat egiten du errezeptore bakoitzarekin, eta bi drogek errezeptore berarekin bat egiteak ez du esan nahi efektu bera izango dutenik, efektua bat egindako gainerako errezeptoreen eta elkar-eragin indarraren araberakoa baita.

DMT

DMTren kasuan, 5-HT2a errezeptorearen agonista partziala da. Horrek esan nahi du DMT 5-HT2 errezeptorearekin batzen dela eta erreakzio kimiko batzuk sortzen dituela errezeptorea aktibatzen duten neuronetan. Errezeptorea aktibatzean, handitu egiten da neuronaren potentzial elektrikoa, eta potentziala jaisten duen mekanismo bat inhibitzen du. Horren emaitza da neuronek bulkada elektrikoekiko duten sentikortasuna handitzea; adibidez, zentzumenetatik datozen seinaleak anplifikatuta ikusten dira [12]. Horren ondorioz, egoera mental ez-egonkorrak (energia handidunak) eskuragarriago daude, eta garuneko eremu batzuk modu berrietan komunikatzen dira [1]. Energia handiko espazio horiek oso ohikoak ez diren esperientziekin lotzen dira, hala nola, beste izaki sentibera batzuekin hitz egitearekin.

5-MeO-DMT

5-MeO-DMT 5-HT1a errezeptorearen agonista da. Aktibatzen denean, kontrako eragina du, eta neuronek bulkada elektrikoekiko duten sentikortasuna jaisten da [14,15]. Efektuak, zenbait alderditan, droga disoziatibo baten efektuen antzekoagoak dira psikodeliko klasiko batenak baino.

Droga horien afinitateari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu 5-meo 1 errezeptoreari 2ari baino 300 aldiz indartsuago lotzen zaiola, eta DMT, berriz, 2 errezeptoreari 1ari baino hiru aldiz indartsuago [16,17,18] lotzen zaiola. Grafiko honetan inhibizio-konstantearen alderantzizkoa irudikatzen da, horrela, konposatuek bi errezeptore horiekin bat egiteko duten “indarra” ikus dezakegu. 5-Meo DMTrekin alderatzen badugu, potentzia handiagoa duela ikusiko dugu, hau da, dosi gutxiago behar dela errezeptore kopuru bera aktibatzeko.

3. Irudia Inhibizio-konstantearen alderantzizkoa, DMT vs 5-MeO-DMT erabiltzean errezeptorea aktibatzen den intentsitatea adierazten du.

Iturri naturalak

DMTk, 5-Meo-DMTk eta bufoteninak historia luzea dute gizakiengan. Duela 1000 urte baino gehiago datatutako ayahuasca egiteko materiala aurkitu da DMT eta harmala zituena, ayahuasca egiteko osagaiak, alegia; baita yopo esnifatzeko gailuak, bufotenina alkaloide nagusi gisa duten haziak, koka hostoak eta tabakoa [20] ere.

Landare horietako gehienek droga bat baino gehiago dute, adibidez, A. Peregrina-ren (Anandenanthera) haziak, yopo izenez ezagutzen direnak, aztertu ondoren, bufoteninaz gain psilozina ere aurkitu zen, ziza haluzinogenoen printzipio aktiboa [21]. Baina hazi hauen beste analisi batzuetan 5-Meo-DMT eta DMT aurkitu dira [22]. Beraz, aztertzen duzun landarearen arabera, drogen kontzentrazioa eta osaera aldatzen dira. Landare batetik bestera aldatzeaz gain, espezimen berean haziek nagusiki bufotenina dute, baina zuhaitzaren azalaren osagai nagusia 5-Meo-DMT da. Hau da, alkaloideen kontzentrazioa ere aztertzen den landarearen zatiaren araberakoa da [22]. Hau areago korapilatzen da herri bakoitzak landare ezberdinen nahasketa bat egin eta izen bera jartzen dionean.

Esaterako, snuff-a esnifatzeko birrindutako hazi eta landareen nahasketa bat da, eta osagai nagusia yopoa da, baina badira beste herri batzuk A. Colubrina (Anadathrea) erabiltzen dutenak, zebil izenaz ezagutzen den landarea, bufotenina  ere baduena, baina beste batzuek zuhaitz birolaren erretxinarekin egiten dute, DMT eta 5-Meo-DMT dituena. Gainera, efektuak indartu aldera, harmina-alkaloideak dituzten beste landare batzuk gehitzen zaizkio, eta hori nahasketa arriskutsua izan daiteke; aurrerago sakonduko dugu honetan [1,22,23]. Azken batean, etnofarmako mota batzuk kontsumitzen ez direnean, ezin da aurreikusi zein izango den efektua edo dosi aktiboa, haren osaera ezezaguna baita.

Beste adibide bat ayahuasca da. Normalean Psychotria Viridisen infusio bat da, DMT eta B. Caapi (Banisteriopsis Caapi) eta harmina-alkaloideak dituena, monoamino oxidasaren (IMAO) inhibitzaileak direnak. IMAOk entzima bat blokeatzen du, DMT eta beste konposatu ez-aktibo batzuen antzekoak oxidatzen dituena; beraz, DMTk ahotik eragina izan dezan, beharrezkoa da inhibitzaileekin batera kontsumitzea. IMAO baten eta DMT baten nahasketa da ayahuasca esaten zaiona landareetatik datorrenean [18]. Baina egon landare asko daude DMT dutenak, TIHKALen kapitulu oso bat ere badago DMTko iturri “naturalak” zerrendatzen dituena, eta litekeena da oraindik ere espezie berriak aurkitzea [24,25]. Psychotria Viridis edo beste edozein landareren printzipio aktiboa DMT edo beste triptamina bat dela esaten denean, kontuan izan behar da ez direla konposatu puruak izaten, hainbat kontzentrazio desberdineko triptaminen koktel bat baizik. Beraz, droga mota hori kontsumitzen bada, nahasketa horien jatorria sakon ulertzen saiatu behar dugu.

Bestalde, Incilius Alvarius apotik datorren 5-MeO-DMT-a dago, Bufo Alvarius izenez ezagunagoa, ez dago jatorrizko herrietan erabiltzen den erregistrorik. Horrek ez du esan nahi 5-MeO-DMT ez zela garai hartan kontsumitua izan, baizik eta ez zela animalia-jatorrikoa, baizik eta landareetatik hartua, Akaziatik adibidez. Garrantzitsua da ulertzea Bufo Alvarius apoaren pozoia erretzearen efektuek ez dutela zerikusirik bufoteninaren efektuekin, haren osagai nagusia 5-meo-DMT delako. Badakit gai hau guztia nahiko korapilatsua dela, izenak oso antzekoak direlako, baina ez dago dena zertan gogoratu, bufo apo alvariusak 5-MeO-DMT duela jakitearekin nahikoa da.

Grafikoan, 5 apo basatiren triptaminen kontzentrazioa ikus dezakegu, g bakoitzeko zenbat bufotoxina mg [26]. Bufotoxina lortzeko, apoak pozoia duen guruin batzuk estutu behar dira, kanporatu dezan. Pozoia beira batean bildu, eta ordu batzuetan lehortzen da. Ondoren, osagai nagusia 5-MeO-DMT dela jakiteko aztertu zen. 5-MeO-DMT eta gainerako konposatuen arteko kontzentrazio-aldea oso handia da. 5-MeO-DMT batez beste 410 mg/g-tan dagoen bitartean, DMT eta bufoteninaren kontzentrazioa 100-1000 aldiz txikiagoa da.

Bigarren grafikoan, datuak gatibutzan hazitako apoei dagozkie, non berriro ikusten den osagai nagusia 5-MeO-DMT dela, baina badirudi kontzentrazioak txikiagoak direla aske dauden espezimenenak baino: batez beste 260 mg pozoi-gramo bakoitzeko [27]. Apo bakoitzean triptaminen kontzentrazioak oso aldakorrak direla ikusi daiteke, eta, beraz, aztertu ezean, ezin zara ziur egon zenbat kontsumitzen duzun. Alabaina, apoaren pozoiaren lurruna arnasteagatiko efektu psikodelikoa ez dator inola ere bufoteninatik. Baliteke esperientzian bufotoxinaren beste osagai batzuek eragina izatea; beraz, kontsumitzea erabakitzen baduzu, ondo ikertu nahastearen gainerako osagaien albo-efektuak.

Substantzia minoritarioek printzipio aktibo nagusiari nola eragiten dioten oraindik ez dago argi. Pertsona batzuek baieztatzen dute substantzien nahasketak sinergia-efektua duela, eta hori fenomenologikoki aberatsagoa dela konposatu purifikatua kontsumitzea baino. Baina, ikerketa itsu bikoitz batean bereiz al daiteke? Gainera, justifikatua al dago animalia-iturrietako 5-MeO-DMTren kontsumoa, herrialde askotan 5-MeO-DMT erostea ez dagoenean araututa, edo haren sintesia publiko orokorrak eskura ez duenean?

Bitxia iruditzen zait nola, Bufo Alvariusen antzinako erabilerarik ez egon arren, erritualak ayahuasca eta yopoarenaren antza duen: Kantikoak, makila santua eta tabakoa, besteak beste. Era berean, garrantzitsua da gogoratzea kontsumitzen duzun droga ez dela esperientzian eragiten duen faktore bakarra. Erritual bat egiteak esperientzia bera aldatzen du, egoera psikodelikoetan burua oso eraginerraza delako. Ez da gauza bera psikodelikoen jatorri “naturalak” antzinako jakinduria dakarrela sinestea eta erritual bat egitea, eta testuinguru espiritualik gabe ezagutzen ez duzun norbaiten etxean kontsumitzea; esperientzia desberdina izango da.

Admnistrazio bideak (ROA-s)

Demagun zehaztasunez dakizula zer konposizio eta dosi hartuko dituzun, ia droga guztiak aldatu egiten dira hartzeko bidearekin. Burmuinera iristeko bide bat ala bestea erabiltzean, efektuen abiadura eta droga metabolizatzeko modua aldatzen dira. Adibidez, ez da gauza bera DMT erretzea eta Ayahuasca edatea. Lurruntzean, efektua segundoetan hasten da, eta ahozko administrazioan, berriz, efektua ordu bat pasa eta gero hasten da. Beraz, intentsitate ezberdinak gerta daitezke, edo droga batzuek efekturik ere ez izatea inhibitzaileak kontsumitu ezean [28].

Triptaminak kontsumitzeko biderik ohikoenetako bat oinarri librea lurruntzea da, horrek efektuen igoera azkarra eragiten du, baina bidaiaren denbora eta behar den gutxieneko dosia murrizten du. DMT oinarria erretzen denean ez da beharrezkoa IMAO, DMT entzimatikoki desaktibatzen den metabolismoa gainditzen duelako. Beste aukera bat DMT  eta IMAO bat ahoz hartzea da. Ayahuasca esaten zaio landareen infusioak kontsumitzen dituzunean, edo pharmahuasca (ayahuasca farmazeutikoa, ingelesetik) IMAO eta DMT puruak hartzea erabakitzen denean. Nire ustez, azken aukera horrek dosiaren gaineko kontrol handiagoa ahalbidetzen du, eta horrek aukera ematen dizu erabaki informatuena hartzeko. Halaber, kontuan izan beharko litzateke IMAO batzuk psikoaktiboak direla, eta DMTren esperientzia alda dezaketela. Bestalde, ez da kezkatu behar DMT ahotik nola kontsumitzen den, modu azidoan edo basikoan, urdaileko azidoa DMT protonatzeko adinako indartsua delako [29].

Ez da gomendagarria 5-Meo-DMT IMAO-ekin batera hartzea, saguetan sindrome serotoninergikoaren sintoma larriak sor ditzakeela egiaztatu baita, eta gizakiengan konbinazio horri lotutako heriotzak izan baitira [30]. Horregatik, kontu handia izan behar da 5-MeO-DMT (eta beste droga batzuk) ez hartzeko, antidepresiboak hartzen ari bazara, antidepresibo batzuk monoamino oxidasaren inhibitzaileak baitira [31]. Era berean, garrantzitsua da informatzea iturri naturaletatik datozen drogak kontsumituko badituzu. DMT kontsumitzeko beste modu batzuk zainetatik, giharretatik edo ipurtestetik dira, uretan disolbatutako gatz moduan, behar bezala xurgatu ahal izateko [32,33].

Dosiak

Bukatzeko, 5-MeO-DMT DMT baino bi aldiz, gutxi gorabehera, indartsuagoa dela kontuan hartu behar dugu, hau garrantzitsua da dosia neurtu behar dugunean [28,34]. Baliteke balantza desegoki bat erabiliz gero, haren errore margina eta kontsumitzeko dosiaren kopurua antzekoa izatea. Dosia ongi kalkulatzeko metodo bolumetrikoak erabiltzea gomendatzen dugu, hartara dosia zehaztasunez neurtu dezagun.

Erreferentziak

[1] Gallimore, A. R. (2022). Reality Switch Technologies: Psychedelics as tools for the discovery and exploration of new worlds. ISBN-13 978-1739110109

[2] Vogt, S. B., Ley, L., Erne, L., Straumann, I., Becker, A., Klaiber, A., Holze, F., Vandersmissen, A., Mueller, L., Duthaler, U., Rudin, D., Luethi, D., Varghese, N., Eckert, A., & Liechti, M. E. (2023). Acute effects of intravenous DMT in a randomized placebo-controlled study in healthy participants. Translational Psychiatry, 13(1). https://doi.org/10.1038/s41398-023-02477-4

[3] Algekalipso. (2019, 18 mayo). The hyperbolic geometry of DMT experiences: symmetries, sheets, and saddled scenes. Qualia Computing. https://qualiacomputing.com/2016/12/12/the-hyperbolic-geometry-of-dmt-experiences/

[4] Qualia Research Institute. (2019, 5 octubre). The Hyperbolic Geometry of DMT Experiences (@Harvard Science of Psychedelics Club) [Vídeo]. YouTube. https://www.youtube.com/watch?v=loCBvaj4eSg

[5] Michael, P., Luke, D., & Robinson, O. (2021). An Encounter with the Other: A thematic and content analysis of DMT experiences from a naturalistic field study. Frontiers in Psychology, 12. https://doi.org/10.3389/fpsyg.2021.720717

[6] Josie Kins. (2023, 24 febrero). The 6 levels of DMT | Psychedelics described [Vídeo]. YouTube. https://www.youtube.com/watch?v=8mZEtiMvqIU

[7] Algekalipso. (2020, 2 julio). 5-MEO-DMT vs. N,N-DMT: The 9 Lenses. Qualia Computing. https://qualiacomputing.com/2020/07/01/5-meo-dmt-vs-nn-dmt-the-9-lenses/

[8] Andrés Gómez Emilsson. (2021, 1 junio). DMT vs. 5-MEO-DMT: 12 Key Differences [Vídeo]. YouTube. https://www.youtube.com/watch?v=bwwZP-Bm7kI

[9] Davis, A. K., Barsuglia, J. P., Lancelotta, R., Grant, R. M., & Renn, E. (2018). The epidemiology of 5-methoxy-N, N-dimethyltryptamine (5-MEO-DMT) use: benefits, consequences, patterns of use, subjective effects, and reasons for consumption. Journal of Psychopharmacology, 32(7), 779-792. https://doi.org/10.1177/0269881118769063

[10] Timmermann, C., Roseman, L., Williams, L. W., Erritzoe, D., Martial, C., Cassol, H., Laureys, S., Nutt, D., & Carhart‐Harris, R. (2018). DMT models the Near-Death experience. Frontiers in Psychology, 9. https://doi.org/10.3389/fpsyg.2018.01424

[11] McCorvy, J. D., & Roth, B. L. (2015). Structure and function of serotonin G protein-coupled receptors. Pharmacology & Therapeutics, 150, 129-142. https://doi.org/10.1016/j.pharmthera.2015.01.009

[12] Carbonaro, T. M., & Gatch, M. B. (2016). Neuropharmacology of N,N-dimethyltryptamine. Brain Research Bulletin, 126, 74-88. https://doi.org/10.1016/j.brainresbull.2016.04.016

[13] Roth, B. L. (1997, 1 febrero). High-affinity agonist binding is not sufficient for agonist efficacy at 5-Hydroxytryptamine2A receptors: Evidence in favor of a modified ternary complex model. Journal of Pharmacology and Experimental Therapeutics. https://jpet.aspetjournals.org/content/280/2/576

[14] Celada, P. (2004, 1 julio). The therapeutic role of 5-HT1A and 5-HT2A receptors in depression. PubMed Central (PMC). https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC446220/#:~:text=The

[15] Krebs-Thomson, K., Ruiz, E. M., Masten, V. L., Buell, M. R., & Geyer, M. A. (2006). The roles of 5-HT1A and 5-HT2 receptors in the effects of 5-MEO-DMT on locomotor activity and prepulse inhibition in rats. Psychopharmacology, 189(3), 319-329. https://doi.org/10.1007/s00213-006-0566-1

[16] Rickli, Anna; Moning, Olivier D.; Hoener, Marius C.; Liechti, Matthias E. (2016). Receptor interaction profiles of novel psychoactive tryptamines compared with classic hallucinogens. European Neuropsychopharmacology, (), S0924977X16300426–. doi:10.1016/j.euroneuro.2016.05.001

[17] Ermakova, A. O., Dunbar, F., Rucker, J., & Johnson, M. W. (2021). A narrative synthesis of research with 5-MEO-DMT. Journal of Psychopharmacology, 36(3), 273-294. https://doi.org/10.1177/02698811211050543

[18] Halberstadt, A. L., Nichols, D. E., & Geyer, M. A. (2012). Behavioral effects of Α,Α,Β,Β-tetradeutero-5-MEO-DMT in rats: comparison with 5-MEO-DMT administered in combination with a monoamine oxidase inhibitor. Psychopharmacology, 221(4), 709-718. https://doi.org/10.1007/s00213-011-2616-6

[19] Shen, H., Jiang, X. L., Winter, J., & Yu, A. (2010). Psychedelic 5-Methoxy-N,N-Dimethyltryptamine: metabolism, pharmacokinetics, drug interactions, and pharmacological actions. Current Drug Metabolism, 11(8), 659-666. https://doi.org/10.2174/138920010794233495

[20] Miller, M. W., Albarracín-Jordán, J., Moore, C., & Capriles, J. M. (2019). Chemical evidence for the use of multiple psychotropic plants in a 1,000-year-old ritual bundle from South America. Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America, 116(23), 11207-11212. https://doi.org/10.1073/pnas.1902174116

[21] Blackledge, R., & Phelan, C. P. (2006). Identification of bufotenine in yopo seeds via GC/IRD. ResearchGate. https://www.researchgate.net/publication/262639010_Identification_of_Bufotenine_in_Yopo_Seeds_via_GCIRD

[22] Legler, G., & Tschesche, R. (1963). Die Isolierung von N-Methyltryptamin, 5-Methoxy-N-methyltryptamin und 5-Methoxy-N,N-dimethyltryptamin aus der Rinde von Piptadenia Peregrina Benth. The Science of Nature, 50(3), 94-95. https://doi.org/10.1007/bf00590811

[23] Ott, J. (2001). PharmaÑOPO—Psychonautics: human intranasal, sublingual, intrarectal, pulmonary and oral Pharmacology of Bufotenine. Journal of Psychoactive Drugs, 33(3), 273-281. https://doi.org/10.1080/02791072.2001.10400574

[24] Wikipedia contributors. (2023). List of psychoactive plants. Wikipedia. https://en.wikipedia.org/wiki/List_of_psychoactive_plants

[25] Shulgin, A. T., & Shulgin, A. T. (1997). TIHKAL: The Continuation. ISBN 13: 9783740748326

[26] Schwelm, H. M., Zimmermann, N., Scholl, T., Penner, J., Autret, A., Auwärter, V., & Neukamm, M. A. (2021). Qualitative and Quantitative analysis of tryptamines in the poison of Incilius alvarius (Amphibia: Bufonidae). Journal of Analytical Toxicology, 46(5), 540-548. https://doi.org/10.1093/jat/bkab038

[27] Uthaug, M. V., Lancelotta, R., Van Oorsouw, K., Kuypers, K. P. C., Mason, N. L., Rak, J., Šuláková, A., Jurok, R., Maryška, M., Kuchař, M., Páleníček, T., Riba, J., & Ramaekers, J. G. (2019). A single inhalation of vapor from dried toad secretion containing 5-methoxy-N,N-dimethyltryptamine (5-MeO-DMT) in a naturalistic setting is related to sustained enhancement of satisfaction with life, mindfulness-related capacities, and a decrement of psychopathological symptoms. Psychopharmacology, 236(9), 2653-2666. https://doi.org/10.1007/s00213-019-05236-w

[28] Josikins. (2023). DMT. PsychonautWiki. https://psychonautwiki.org/wiki/DMT

[29] PubChem. (s. f.). Dimethyltryptamine. PubChem. https://pubchem.ncbi.nlm.nih.gov/compound/Dimethyltryptamine

[30] Shen, H., Jiang, X. L., Winter, J., & Yu, A. (2010b). Psychedelic 5-Methoxy-N,N-Dimethyltryptamine: metabolism, pharmacokinetics, drug interactions, and pharmacological actions. Current Drug Metabolism, 11(8), 659-666. https://doi.org/10.2174/138920010794233495

[31] National Center for Biotechnology Information (2023). PubChem Compound Summary for CID 6089, Dimethyltryptamine. Retrieved October 20, 2023 from https://pubchem.ncbi.nlm.nih.gov/compound/Dimethyltryptamine

[32] Vogt, S.B., Ley, L., Erne, L. et al. Acute effects of intravenous DMT in a randomized placebo-controlled study in healthy participants. Transl Psychiatry 13, 172 (2023). https://doi.org/10.1038/s41398-023-02477-4

[33] Barker, S. A. (2022). Administration of N,N-dimethyltryptamine (DMT) in psychedelic therapeutics and research and the study of endogenous DMT. Psychopharmacology, 239(6), 1749-1763. https://doi.org/10.1007/s00213-022-06065-0

[34] Josikins. (2023). 5-MeO-DMT. PsychonautWiki. https://psychonautwiki.org/wiki/5-MeO-DMT

Envíaselo a alguien:
Share