23 Otsaila 2024

Ai Laket!! formatzaileen prestakuntza

Urtero bezala, Ai Laket!! -ek aisialdiko espazioetan substantziak erabiltzearekin lotutako arriskuak murrizteko bitartekaritzari buruzko prestakuntza eskaintzen du.

Tailer hauek Ai Laket!! -ekin kolaboratzen hasi nahi duten pertsonei zuzenduta daude, baita arriskuak murrizteko printzipioak eta nola gauzatzen diren ezagutzeko interesa dutenei ere.

8 orduko iraupena izango du, eta gure proiekturen batean borondatezko praktika egiteko aukera izango du.

Eguna: Martxoak 23, larunbata
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Lekua: Ai Laket!! egoitza, Errementari kalea 43, behea, Vitoria-Gasteiz.
Hizkuntza: Gaztelania/Euskara (Bi talde edo talde bakarrean egiteko aukera, izen-emate kopuruaren arabera).

Izena eman nahi dutenek amaia@ailaket.com helbide elektronikoan jar daitezke gurekin harremanetan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Ai Laket!!-en egoitzara jo, posta elektronikora idatzi, edo WhatsAppera: 623 440 964

Envíaselo a alguien:
Share