onddoak, sorgin zorrotz…
Mongiak (Psilocybe Semilanceata) onddo psikoaktiboak dira.
1. Konposaketa eta aurkezpena
Dituzten printzipio aktibo nagusiak psilozibina eta psilozina dira.
Bi alkaloide horiek triptaminen familiakoak dira.
70 onddo psilobe baino gehiago daude, eta horien artean mongiak dira psilozibina kantitate handiena duten hirugarren espeziea.
Klima heze eta epeletan hazten dira, oro har itsas mailatik 500 metrora baino gehiagora.
Iraila eta urria artean sortzen dira, mendian, modu naturalean, batik bat ondo ongarritutako zelaietan.
1-6 cm neurtzen dute, kanpai itxurako txapela dute eta kolorea aldatuz doa garatu ahala, zurixkatik marroira.
2. Dosiak eta administrazio bideak
Normalean ahotik hartzen da.
Onddoek gutxi gorabehera 10 aldiz gehiago psilozibina dute lehorrak daudenean (% 0,3) fresko daudenean baino (% 0,03). Gutxieneko psilozibina-dosi aktiboa 2 mg ingurukoa da, batez bestekoa 10 eta 20 mg artekoa, eta handia 30 mg-tik gorakoa; gaur arte ez da ezagutu heriotza eragin dezakeen kantitaterik.
Batez besteko dosi bat, gutxi gorabehera, 0,5 gramo onddo lehor dira.
3. Efektuak epe motzera
- Mongien ondorioak ez dira beti berberak. Hainbat alderdik du eragina: zenbateko dosia hartzen dugun, non-nola hartzen dugun, aldarte onean edo txarrean gauden, zer espero dugun, eta gu geu nolakoak garen.
- Propietate haluzinogenoak (psikodelikoak) dituzte. Ikusmen- eta entzumen- asaldurak eragiten dituzte, barregura eta hizketarako gogoa, sinestesia (soinuak “ikusi”, objektuak “entzun”, koloreak “usaindu”…), introspekzioa eta abar.
- Denboraren eta espazioaren pertzepzioa aldatzen dute. Zentzumenen gaitasun eta askatasun handiagoa hauteman daiteke.
- Hartu ondoren, gorputz- tenperaturak gora egiten du eta azala gorritu egiten da, begi- niniak dilatatu egiten dira, eta erritmo kardiakoa, tentsioa eta erreflexuak asaldatu egiten dira.
- Azkar absorbatzen da, ez da oso toxikoa (LSDa 100 aldiz aktiboagoa da) eta ondorioak lehenengo ordu erditik aurrera hasten dira igartzen, zeinek 3-6 ordu iraun baitezakete, hartutako kantitatearen arabera.
- Nahiz eta ohikoa ez izan, “bidaia txarrak” eragin ditzakete eta segurtasun- gabezia eta beldurrak azalera ditzakete.
4. Efektuak epe ertain eta luzera
- Ez dute mendekotasun fisikorik ez psikikorik sortzen.
- “Flashback”-ak: substantziak berezkoak dituen ondorioak agertzea, hura hartu izan gabe.
- Psilozibinak tolerantzia eragiten du (maiz hartzen denean ondorioak gero eta gutxiago nabaritzea), eta, ondorio berberak lortzeko, gero eta dosi handiagoak hartu beharko dira.
5. Elkarreraginak
MONGIAK + KANNABISA
Lasaitzeko, egonezina baretzeko edo esperientzian laguntzeko balio dezake kanabisak. Dosi ertain eta handitan esperientzia biziagotu dezake.
MONGIAK + LSDa
Tolerantzia gurutzatua dute beste droga haluzinogenoe- kiko, hau da, mongiak hartu eta gutxira LSDa hartuz gero, ondorioek denbora gehiago beharko dute agertzeko.
MONGIAK + ALKOHOLA
Bien ondorioek elkar estal dezakete eta mozkorkeria- sentsazioa arindu egin daiteke. Horrez gain, goragalea handitu dezakete.
MONGIAK + LASAIGARRIAK
Sendagaiek psilozibinaren ondorioak estali egiten dituzte.
Kontuan izan ondorengo arrisku egoerak:
- zuk zeuk edo senitartekoren batek aldez aurretik arazo psikologikoak izatea, edo tratamenduan egotea.
- bolada txarra edo ezegonkortasun emozional larria izatea.
- haurdun edo edoskitze garaian egotea.
- arriskuko edo arreta handiko zer edo zer egin behar izatea, esate baterako, gidatzea.
- garapen adinean egotea.
- kontsumoak kalte egitea edo arazoren bat sortzea.
Kontsumitzea erabaki baduzu…
Aurretik
- Substantziaren berri jakitea komeni da, gozamena eta arriskuak zuk zeuk neurtzeko.
- Hartu baino lehen balora ezazu hartu nahi duzun. Erabat ziur bazaude, esperientziaz gozatzeko aukera handiagoa izango duzu.
- Informazioa eskuratzeko bide ona Ai Laket!! elkarte- ko programetara jotzea da. Substantziari berari buruzko informazioa emango dizugu, bai eta dosiari buruzkoa ere, printzipio aktiboaren kantita- tearen arabera.
- Errespeta ezazu ingurunea, ondo ezagutu itzazu, behar dituzunak bildu eta ebaki itzazu zurtoinetik.
- Gorotzaren inguruan hazten direnez, gomendagarria da, higieneagatik, urrunen daudenak biltzea eta ondoren oihal batekin garbitzea.
- Dosia ondo tartekatu eta kalkulatu. Onddo guztiek ez dute psilozibina-kontzentrazio berdina.
- Lehorrak jateak, gutxi gorabehera, 10 aldiz esperientzia biziagoa dakar freskoak jateak baino.
- Garrantzitsua da kontsumitu aurretik zerbait jatea, baina ordu eta erdi lehenago. Bestela, janariaren eraginez, ondorioei beranduago igarriko diezu eta baliteke digestio txarra izatea.
- Testuinguruak izugarrizko garrantzia du. Ondo aukeratu momentua, konfiantzazko la- gunak eta arituak, eta, halaber, leku eroso eta seguru bat.
Bitartean
- Apurka-apurka hartu, jatea pentsatua zenuen kopuru guztia kolpetik hartu gabe.
- Ondo mastekatzeak ondorioak agertzeko behar den denbora laburtu dezake eta goragalea agertzea ekidin, digeritzea erraztuz.
- Dosi handiak hartzeak, esperientzia luzatzea baino, haren intentsitatea areagotzea eragin ohi du.
- Gogoan izan ondorioak iragankorrak direla. Kalte egin badizu, lasai egon, onartu eta buelta ematen saiatu. Joan zaitez norbaitekin leku lasai batera.
- Sexu harremanak izatekotan, haurdunaldiak zein sexu bidezko infekzioen transmizioa sahiestu preserbatiboak edo aho-hesiak erabiliz.
Ondoren
- Baliteke neke fisiko eta psikologikoa izatea. Hurrengo egunetan betebehar garrantzitsurik badaukazu edo erantzunkizuneko ezer egin behar baduzu, hobe ez hartzea.
- Onddo freskoak edukitzea ez dago zigortua, baina onddo lehorrak edukitzeak, landatzeak edo toki publikoetan kontsumitzeak 600 euro edo gehiagoko isuna dakar (2015/4 martxoaren 30eko Hiritar Segurtasunaren Babeserako Lege Organikoaren arabera). Trafikatzeak, saltzeak edo banatzeak kartzela-zigorra dakar.
Informazio gehiago jaso dezakezu arriskuen murrizketari buruzko liburuxka orokorrarekin (RdR). Deskargatu hemen klik eginez.
Webguneko baliabideak atalean beste dibulgazio-material batzuk dituzu substantzien erabilerari eta arriskuen murrizketari buruz.