Tripiak…
Azido lisergikoaren dietilamida da (LSD-25). Nazioartean lisergida deitzen zaio.
1. Konposaketa eta aurkezpena
Tripiak: xukapaperezko lauki txikiak. Logo edo marrazki txiki batzuk izaten dituzte.
Mikropuntuak: solido txiki-txikiak, hainbat koloretakoak.
Beste itxura batzuetan ere aurki daiteke: gelatinak eta tantak.
Kontzentrazioa, batez beste, 50 eta 200 mikrogramokoa izaten da (mikrogramoa = gramoaren milioiarena=μg).
2. Dosiak eta administrazio bideak
Normalean ahotik hartzen da.
Dosia 25 μg-tik aurrera da aktiboa. Batez besteko dosia 100 μg–koa da, eta dosi handiak 250 μg-koak.
3. Efektuak epe motzera
- LSDaren ondorioak ez dira beti berberak. Hainbat alderdik du eragina: zenbateko dosia hartzen den, non-nola hartzen den, aldarte onean ala txarrean egon bitartean hartzen den, zer espero den eta pertsona nolakoa den.
- Hartu eta gero, gerta daiteke goragalea izatea, begi-niniak dilatatzea, arteria-presioa handitzea, bihotza bizkortzea, gorputza ahultzea, logale izatea eta gorputzeko tenperatura handitzea.
- Kontzientzia-egoeretan aldaketak eragiten ditu, barruko eta kanpoko munduak beste era batera ikusten dira, haluzinazio bizi-biziak izaten dira, espazioa eta denboraren pertzepzioa aldatu egiten da, koloreak eta hotsak nahasten dira, logura eta nekea txikitu egiten dira eta giharrak zurruntzen dira. Ondorio horiek normalean 8-12 ordu bitartean irauten dute, baina dezente denbora gehiago behar da kontzientzia erabat bere onera etorri arte.
- Hartu eta gero, hiru fase bereiziko ditugu:
- Hartu eta 20 edo 30 minutura, eta gutxi gorabehera 2 orduz, bihotza bizkortu egingo da, asaldatuta ibiliko gara, egonezinik, ikaragarri pozik eta lotsa galduta.
- Hartu eta 30-60 minutura, eta gutxi gorabehera 5 orduz, ilusioak eta haluzinazioak agertzen dira; distantziak, denbora, irudiak eta koloreak nahasten hasiko gara; musikari hobeto igarriko diogu; barre txoroa. Baliteke bidaia norberaren baitarakoa izatea (pertsonaren beraren barruranzkoa).
- Esperientziak badu hirugarren fase bat: ondorioak leuntzen hasten dira, eta baliteke nekatuta eta abailduta geratzea.
- Nahiz eta ohikoa ez izan, gerta daiteke beldurrak, ziurtasun-gabeziak eta halako sentimenduak agertzea, edo dardarizoak eta gorputz- ikarak izatea. Horixe da “bidaia txarra” esaten dena. 24 orduz ere iraun dezake, eta, gertatzen bada, izango da momentu pertsonalarengatik, hartutako dosiarengatik eta LSDa hartzeko zalantzengatik.
4. Efektuak epe ertain eta luzera
- “Flashback-ak”: LSDa hartu gabe substantziak berezkoak dituen ondorioak agertzea. %15ak izaten ditu.
- Ez du ez mendekotasun fisikorik ez psikikorik sortzen.
- LSDak tolerantzia eragiten du (maiz hartzen denean ondorioak gero eta gutxiago nabaritzea), eta, ondorio berberak lortzeko, gero eta dosi handiagoak hartu beharko dira.
5. Elkarreraginak
LSDak oso indar psikoaktibo handia du eta ez da komeni beste droga batzuekin nahastea, ezta sendagaiekin ere, bestela, ustekabekoak gerta daitezke.
LSD + CANNABIS
Dosi txikitan, lasaitzeko, egonezina baretzeko edo esperientzian laguntzeko balio dezake kalamuak.
LSD + ÉXTASIS
LSDaren haluzinazioak konpentsatzeko balio du, beste ondorio atseginago batzuk eraginez, batez ere zentzumenetan, baina kasu honetan ere dosi txikitan.
Kontuan izan hurrengo arrisku egoerak:
- zuk zeuk edo senitartekoren batek aldez aurretik arazo psikologikorik izan baduzue, edo tratamenduan bazaude.
- bolada txarrean bazaude edo ezegonkortasun emozional sakona baduzu.
- haurdun bazaude edo bularra ematen ari bazara.
- arriskuko edo arreta handiko zer edo zer egin behar baduzu, esate baterako, gidatu.
- hazteko adinean bazaude.
Kontsumitzea erabaki baduzu…
Aurretik
- Substantziaren berri jakitea komeni da, gozamena eta arriskuak zuk zeuk neurtzeko.
- Ez ahaztu zure bizitzako zer momentutan zauden, zer aldartetan zauden, ezta zure historia pertsonala ere, neurri handi batean gauza horien araberakoa izango baita esperientzia.
- Konposizioa ezagutzen ez dugunez, hobe hasieran 1/4 bat hartzea, eta zer ondorio dituen ikustea.
- Garrantzitsua da kontsumitu aurretik zerbait jatea, baina ordu eta erdi lehenago, bestela ondorioei beranduago igarriko dituzu eta baliteke digestio txarra izatea.
- Testuinguruak izugarrizko garrantzia du, ondo aukeratu momentua, konfiantzazko lagunak eta arituak, eta, halaber, leku eroso bat.
- Goranzko fasean, baliteke egonezina sortzea. Lasai egon, luzerako ez da izaten eta.
Bitartean
- Dosia ondo tartekatu eta kalkulatu.
- Harreman sexualik baldin baduzu, gaixotasunik ez harrapatzeko eta nahi izan gabe haurdun ez geratzeko, preserbatiboa erabili.
- Kalte egiten badizu, lasai egon, onartu eta buelta ematen saiatu. Leku lasai batera joan. LSDaren eragina moteldu ahala zure onera itzuliko zara.
- Zure lagunen bati egin badio kalte, lasaitzen saiatu, eta, leku itxiren batean bazaudete, kanpora atera eta paseatu. Beharrezkoa iruditzen bazaizu, 112 telefonora hots egin.
Ondoren
- Baliteke neke fisiko eta psikologikoa izatea. Hurrengo egunetan betebehar garrantzitsurik badaukazu edo erantzukizuneko ezer egin behar baduzu, hobe ez hartzea.
- Gogoan izan hartu eta 5 egunez igartzen zaiola gernuan.
- Gogoan izan kalean LSDa edukitzeak edo hartzeak 600 euro edo gehiagoko isuna dakarrela. Trafikatzeak, saltzeak edo banatzeak kartzela-zigorra dakar (2015/4 martxoaren 30eko Hiritar Se- gurtasunaren Babeserako Lege Orga- nikoaren arabera).
Informazio gehiago jaso dezakezu arriskuen murrizketari buruzko liburuxka orokorrarekin (RdR). Deskargatu hemen klik eginez.
Webguneko Baliabideak atalean beste dibulgazio-material batzuk dituzu substantzien erabilerari eta arriskuen murrizketari buruz.