tusi, tusibi…
Feniletilaminen taldekoa da, eta haren eraginak estimulatzailearen eta psikodelikoaren artekoak dira.
1. Konposaketa eta aurkezpena
2C-B-a (4-bromo-2,5- dimethoxyphenethylamine) Alexander Shulginek sintetizatu zuen lehen aldiz 1974an.
Hauts gisa (normalean, kristal zuriak) edo 5-10 mg- ko pilula edo kapsula gisa aurkeztu ohi da.
Droga psikoaktibo berrietan (NPS) gehien atzematen den aizungarrietako bat da, eta LSD edo MDMA gisa saldu izan da; beraz, maiz kontsumitzen da jakin gabe.
Merkatu beltzean 2C-B edo Tusibi (2C-B-aren ahoskera ingelesez) gisa saldu ohi dira honekin zerikusirik ez duten bestelako sustantziak.
Iruzur hauek hainbat sustantziaz osaturiko konposatuak dira (normalean, MDMA, ketamina eta kokaina), eta eragin dezakeen efektua ezin da aurreikusi, laginen edukia asko aldatzen delako. Hauts arrosa (horregatik kokaina arrosa ere deitzen zaio) moduan aurkitu ohi da, baina badira beste kolore batzuetakoak ere.
2. Dosiak eta administrazio bideak
Ahotik hartu ohi da 2C-B-a, baina sudurretik ere kontsumitu izan da. Bi kasuetan, efektuak sentitzeko behar den kantitatea txikiagoa da ohiko beste substantzia batzuekin baino, eta nahi baino gehiago kontsumitzeko arriskua handia da.
Efektua dosiaren araberakoa da:
- Dosi txikiak (10 mg): MDMA motako efektu estimulatzaile eta entaktogenoak dira nagusi.
- Dosi handiagoak: LSDaren antzeko efektu psikodelikoak areagotzen dira.
Efektuen iraupena, 5-8 ordukoa izan daiteke. Ahozko kontsumoan, efektuak 30 min eta 2 ordu bitartean hasten dira, eta sudurreko kontsumoan, berriz, minutu gutxira.
3. Efektuak epe motzera
- 2C-B-ak efektu estimulatzaile/ entaktogeno eta psikodelikoak eragiten ditu. Haren ondorioak MDMAren eta LSDaren arteko erdibidean daude, baina inoiz ez dira bien nahasketaren parekoak.
- Efektu estimulatzaileak: energia-sentsazioaren eta euforiaren areagotzea.
- Efektu entaktogenoak: adimen irekiko egoera, norberaren pertzepzioan aldaketak, introspekziorako gaitasun handiagoa eta soziabilitatea handitzea, baita besteekiko enpatia eta hurbiltasun handiago ere.
- Ondorio psikodelikoak: pertzepzioaren aldaketak, ikusmen eta entzumen haluzinazioak, eta ingurunearekiko lotura areagotzea.
- Albo-ondorioak: midriasia (begi-ninien dilatazioa), bihotz-erritmoa handitzea, gorputzeko tenperaturaren aldaketak (izerdia/hotzikarak), goragalea, gorakoak, beherakoa…
4. Efektuak epe ertain eta luzera
- Epe luzeko ondorioak ez dira ezagutzen baina ebidentzia zientifikoaren arabera ez du mendekotasun fisikorik sortzen. Hala ere, zenbait erabiltzaileek uste dute posible dela mendekotasun psikologikoa garatzea.
- Ohiko erabilerak tolerantzia handitzea ekar dezake.
5. Elkarreraginak
Nahasketei buruzko informazio gutxi dagoenez eta beraz, ezin daitekenez, ondorioak aurreikusi nahasketak ekiditea gomendatzen da.
2C-B + ALKOHOLA
Esperientzia lausotu egin dezake, bereziki alkohol asko edaten bada.
2C-B + ESTIMULATZAILEAK
Efektu estimulatzaileak areagotzen dira eta efektu enpatogeno eta psikodelikoak murriztu.
2C-B + KETAMINA PSIKODELIKOAK
Efektu psikodelikoak areagotu egiten dira.
2C-B + MDMA
Bi efektuak konbinatzen dira efektu psikodelikoak indartzeko (sinergia). Nahastuz gero, bi substantzia horiek gutxiago kontsumitu.
2C-B + KALAMUA
Bi substantzien eraginak indartzen dira.
Kontuan izan ondorengo arrisku egoerak:
- bihotzeko eta odol-presioko arazoak izatea.
- buru-nahasteak izatea: antsietatea, nahaste bipolarra, de- presioa, psikosia edo eskizofrenia.
- diabetesa eta epilepsia izatea.
- garapen adinean egotea.
- haurdun edo edoskitzaroan egotea.
- arrisku-lanak edo arreta guztia behar duten lanak egitea, hala nola, gidatzea.
Kontsumitzea erabaki baduzu…
Aurretik
- Substantziari buruz informatu, plazerrak eta arriskuak kudeatzeko.
- Hausnartu zer efektu-mota nahi duzun (estimulatzailea/ entaktogenoa edo psikodelikoa), eta horren arabera aukeratu dosia. Esperientzia psikodelikorik inoiz izan ez baduzu, kopuru txikiagoekin hastea komeni da.
- Substantzia analizatu, esku artean duzuna 2C-B dela ziurtatzeko.
- Kontsumoa aurrez planifikatu, eta esperientziarako gutxienez 10 ordu eta atsedenaldi bat erreserbatu, buelta batzuk eman.
- Egoera mental positiboan eta ingurune lasai eta seguruan egoteak plazerrak areagotzen eta arriskuak murrizten lagun diezaguke.
- Konfiantzazko pertsonekin adostu, zaintzaileak izan daitezen.
Bitartean
- Ahotik hartzea komenigarriagoa da sudurretik baino.
- Ondo neurtu kontsumitu nahi den kantitatea: 2C-B- aren dosia ezin da alderatu MDMAren edo kokainaren dosiarekin. Gogoan izan dosifikazio handi batek eragin handiak dituela, eta ondorio horiek nahi ez direnak izan daitezkeela.
- Substantzia aztertu ez baduzu, erabili proba-dosi bat (ohikoa baino txikiagoa) eta egiaztatu efektua nahi duzuna den.
- Utzi gutxienez 2 ordu beste dosi bat hartu baino lehen.
- Ura edan; garrantzitsua da hidratatuta egotea.
- Esperientzia txarra bada:
- Kontuan izan denborarekin desagertzen joango dela.
- Testuingurua aldatzea erabilgarria izan daiteke: paseatzea, ingurune lasaiagoetara joatea, zaratarik eta argirik gabe, edo begiak ixtea.
- Kontaktu fisikoak babesa eta lasaitasuna sentiarazten lagun dezake.
- Behar baduzu, deitu 112 telefono-zenbakira.
Ondoren
- Normala da hurrengo egunetan kezka eta beherakada emozionala izatea. Esperientziaz beste pertsona batzuekin hitz egiteak edo horretaz idazteak, bizipen horiek asimilatzeko lagungarria izan daiteke.
- Hartu denbora atsedenerako, fisikoki eta psikologikoki berreskuratzeko, eta ez hartu erabaki garrantzitsurik.
- Denbora luzea utzi kontsumoen artean (hilabete baino gehiago), substantziarekiko tolerantzia saihesteko.
- Gogoan izan bide publikoan 2C-B edukitzeak eta kontsumitzeak 600 €-tik gorako isuna duela. Salmenta edo banaketa-trafikoa kartzelarekin zigortuta dago.
Informazio gehiago jaso dezakezu arriskuen murrizketari buruzko liburuxka orokorrarekin (RdR). Deskargatu hemen klik eginez.
Webguneko baliabideak atalean beste dibulgazio-material batzuk dituzu substantzien erabilerari eta arriskuen murrizketari buruz.