Erabilera klinikoko anestesiko lokala. Gaur egun, lidokaina da aukerako anestesiko lokala. Agente anestesiko lokal gisa erabiltzen da kirurgia txikietarako, anestesia periduralerako edo errakideorako, eta odontologiako pentzeetan aplikatzeko.
Kokaina mozteko erabiltzen da, honek bezala lidokainak sodio-kanalak blokeatzen dituelako, eta horregatik anestesiko lokal gisa funtzionatzen du.
Albo-ondorioak, oro har, ezohikoak dira, baina nahiko garrantzitsuak. Hauek dira bereizgarrienak: eszitazioa, asaldura, zorabioak, ikusmen lausoa, goragalea, gorakoak, dardarak, konbultsioak, depresio miokardikoa, hipotentsioa, bradikardia eta arritmiak.